Irakurri, Gozatu eta Oparitu Uztailaren 24ra arte
Irakurri, gozatu eta Oparitu kanpaina azken txanpara iristen ari da. Iragan apirilaren 23an eman zitzaion hasiera euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen egitasmoari. Ekimen honen bidez, Topagunearen kide diren elkarteek euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dute.
Udal liburutegira gerturatzen denak 100 liburu gomendagarriren zerrenda izango du eskura, eta egitasmoan parte hartzen duen orok, irakurri duen liburuaren informazio fitxa betetzearen truk, % 25eko deskontu txartela jasoko du Mujika liburu dendan nahi duen euskarazko liburua erosi ahal izateko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: