Liburu Azokak harrera bikaina izan du ordiziarren artean

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-06-20 09:55

                     
                     
 
Gaur (igandea) irekiko ditu azken aldiz ateak Ordiziako I. Liburu Azokak. Ostiral iluntzean hasiera ekitaldia egin zenetik ehunka herritar pasa da bertatik bi egunotan.

                     

Eguraldi hotza ez da oztopo izan jendea bertaratzeko. Durangoko nobedadeen hotsak eta elkarteak egiten dituen beherapenak ederki aprobetxatu dituzte ordiziarrek.

                     

Ostiralean ireki zituen ateak I. Liburu Azokak dantza ekitaldiarekin. Ondoren, azokako kartel lehiaketan parte hartu dutuenen sari banaketa egin zen eta arratsari hotza kentzeko, txoripistolak izan ziren bildutako guztientzat.

Gaur, igandea, eguerdian, salda eta txorixo pintxoak izango dira azokara gerturatzen direnentzat.

Arratsaldeko 5etan, Arrate Leunda ipuin kontalaria izango da D'Elikatuz Zentroan.

Oraindik inguratu ez zaretenok aukera bikaina duzue oraindik gaur goizean eta arratsaldean. Animatu!


Utzi iruzkina: