Hitzaro Euskara Elkartea

norantza bera norabide berriak

ORDIZIA KANTUZEK HASIERA ARRAKASTATSUA                  Ordizia Kantuz egitasmoaren barruan, ZURA taldearen kontzertua izango da bihar, gaueko 10etan, Ordiziako D'Elikatuz zentroan. Sarrerak kontzertuan bertan salduko dira (orokorra 3€: bazkide eta mintzalagunena 2€). (Informazio gehiago)


Aurten, bosgarren urtez, berriz ere abian da MINTZALAGUNA ekimena, Hitzaro Euskara Elkarteak, Goiztiri-AEK euskaltegiak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatuta.   Aurtengo ikasturterako izen-ematea urriaren 6ra arte izango da zabalik. Izen-ematea Hitzaron, AEKn edo Udaleko Euskara Zerbitzuan egin ahalko da bertan eskura izango diren fitxekin batera.   Ikasturteari urriaren 15ean emango zaio hasiera, 18:30ean, Barrenan. Bertan mintzalagun talde desberdinen aurkezpena egingo da, alde batetik. Beste aldetik, egitasmoaren hainbat berrikuntza ere aurke...


Hiru kontzertu izango ditu programazioak eta D'Elikatuz zentroan egingo dira emanaldiak (Informazio gehiago)


Bihar, larunbata, antzerki emanaldia izango da Eskarabillan, Eskarabillako Jai Batzordeak eta Hitzaro Elkarte Kulturalak antolatuta. Ane, Monna, Oskola eta Karramarroi taldeak Ino, Ino, Ino... Badator Bonbardino!!! antzezlana eskainiko du arratsaldeko 6etan.                                     ZER: Ino, Ino, Ino... Badator Bonbardino!!! antzezlana              ...


                                              Hitzarok, Goierriko Hedabideak-ekin elkarlanean, Goierriko Hitzaren sei hilabeteko 5 harpidetza zozketatuko ditu bazkideen artean. Oraindik harpidedun ez direnek, zozketan sartzeko Hitzaroko bulegora deitu beharko dute (943 16 23 66) edo mezu honi erantzun. Zozketa urriaren 8an egingo da eta izen-ematea bezperan (urriare...


LABURBIRA, hori da 25 lagun inguruk proposaturiko 72 izenen artean aukeratua izan dena orain arteko Film Laburren Zirkuitua ordezkatzeko. Aurreko urteetan, Euskal Herriko graffiti lehiaketa SPRAIKADA eta Ikus-entzunezkoen Rallya KAMERATOIA izatera pasatu ziren moduan, pentsatu genuen bazela garaia, Film Laburren Zirkuitua azalpenezko izena, labur eta erabilgarriagoa izango litzatekeen batez ordezkatzeko. Urtarrilean hasi ginen proposamenak eskatzen eta biltzen eta jasotako guztien artean Ekaitz Goienetxea bermeotarrak proposaturikoak jaso zuen Kultura Batzordekideen aldeko bozka gehien. Hal...


Topagunearen 2010eko ohiko Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. Lehen deialdi batean martxoaren bukaerarako hitzordua jarri bazen ere, batzarra apirilaren 17an egitea hobetsi du Federazioaren zuzendaritzak. Batzarra atzeratzeko arrazoi nagusia 2010erako Kudeaketa Plana behar bezala aurkezteko bilerak antolatzeko konpromisoa bete nahia da. Aurreko urteetan Topaguneak egin izan dituen bilerek bazkideekin urteko planetaz hitz egiteko foro egokiak eskaini dituzte eta aurten bileroi eutsi nahi izan zaie. Kudeaketa Plana aurkezteko ondoko lau bilerak proposatzen dira: Ata...


Hitzaro elkarteak udalekuen balorazio positiboa egin du aurten. 132 haurrek parte hartu zuten ekainaren 24tik uztailaren 17ra egin ziren Plisti Plasta eta Txirristi Mirristi udalekuetan. Elkartearen aburuz, begiraleen arteko harremana, sortu den lan-giroa eta haurrek agertu duten prestutasuna dira aurtengo edizioaren arrakastaren oinarria. "Haurrek primeran pasatu dute egin diren ekintza gehienetan", azaldu dute begiraleek. Izan ere, tokian tokiko jolasetan ez ezik -Plistikoek Urdaneta eskolan egin dute udalekua eta Txirristikoek Milagrosa eraikinean- herriko plazetan zein Goierriko b...


                      Arrakastarekin amaitu da aurten ere makillaje ikastaroa. Joan zen asteartean eman zioten amaiera aurtengo ekitaldiari. Beatriz Etxaidek egin ditu irakasle lanak eta adin desberdinetako 12 lagunek hartu dute parte. Etxaidek aitortu duenez "oso talde ona izan da, gogotsu etorri da eta ikasteko gogoarekin".Norberak ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko garaia heldu zitzaien azken saioan, Beatriz gainean izan bazuten ere, norberak bere burua makillatu behar izan zuen...


                                                         Hitzaro Elkarte Kulturalak III. Tortilla Lehiaketa antolatu zuen igandean San Pedro bezperako erromeriaren egitarau barruan. 10 tortilla aurkeztu zituzten lehiaketara; herritarrek 4, eta elkarte eta tabernek 6.   Epaileek itxura, zaporea, kolorea eta egit...