Hitzaro Euskara Elkartea

norantza bera norabide berriak

Iazko arrakastaren ondoren Hitzaro elkarteak Euskal Dantzen ikastaroekin jarraitzea erabaki du. Majorin izango dira klaseak eta lehenengoa Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da.Aurretik, ikastaroan parte hartzeko, izena eman behar da Hitzaron bertan edo bestela, 943162366 telefonora deituta edo hitzaro@gmail.com-ra email bat bidalita ere izena ematea posible da.Matrikularen prezioa 35 eurokoa da eta izen-emate epea Otsailaren 1a izango da.Ikastaroan parte hartu nahi dutenak hiru taldetan banatuko dira, eta hortaz, hiru ordutegi ezberdin egongo dira.11:30etan oinarrizko mailako talde ...


Abenduak 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Hitzarok, abenduaren 2an, ostiralean, festa ospatuko du Ordiziako herriko Enparantza Nagusian.Honako egitaraua izango du:- 18:00tan: Gaztaina jana- 19:00tan: Kantu jira Larrun Arri Elkarteko kideen laguntzaz.Animatu


Ohartzerako, eguberriak gainean ditugu. Askotan, zein postre jarri ez dakigula eta... dendan erositako eguberritako postreak erosten ditugu. Hau jakinda, Hitzarok "eguberritako postreak" izeneko ikastaroa antolatu du Ordiziako Udalaren laguntzaz. Azaroaren 21, 23, 28 eta 30ean burutuko da, 18:30etatik 20:30etara bitartean. Interesa baduzu, izena eman hitzaro@gmail.com helbidera idatziz, edo 943162366 zenbakira deituz. Izen emate epea: azaroaren 15a izango da eta ikastaroaren kostua: 20€ Txokolate turroia, trufa turroia, almendrazko tarta, e.a. goxo goxoak...animatu!    


Irati Anda      Azaroak 8, asteartea, arratsaldeko 18:30etan Barrena Kultur Etxean, ORDIZIA     Gazte gaztetik hasi nintzen eskalatzen eta hastapenetatik gaur egunera arte eskaladak aldaketa prozesu nabaria jasan du  Nik ere eskalada bizi eta praktikatzeko modua aldatu egin dut eta aldaketa honen eta honek sortarazitako sentipenen ingurukoa da diaporama.    


Aurtengoan IV. GOIERRIKO KULTUR ZIRKUITOA gainean da! Honako programa antolatu da herri ezberdinen artean, - Azaroak 4, ostirala, 22:00etan, Beasaingo Igartza Jauregian: IGELAREN BANDA - Azaroak 8, asteartea, 18:30ean, Ordiziako Barrenan: "HAMARKADA BAT HARRI ARTEAN" Irati Anda - Azaroak 15, asteartea, 18:45ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan: "MAITASUN ARBOLA - IPUIN PRE EROTIKOAK" Joxe Mari Carrere - Azaroak 26, larunbata, 22:00etan, Itxasondoko eskolan: "SAREAN ZINTZILIK" Txirene antzerki taldea - Abenduak 1, osteguna, 19:00etan, Segurako Kultur Etxean: "HARRI ETA HERRI" Iñaki Perurena ...


Datorren azaroaren 5ean, larunbata, Ordiziako udaletxeko ateak ireki eta ordiziarron ahotsez bete nahi ditugu aretoak. Herriko taldeetako kideak zein norbanakoak gonbidatzen ditugu gurekin batera oinarrizko arloen inguruan hitz egin, ideiak bota eta ekarpenak egitera. Horretarako, goiz osoa (10:00etatik 13:30era) beteko duen programazio zehatza osatu dugu eta herriko plazan luntxarekin amaituko dugu.


Hitzaro Kultur Elkarteak aurten estreinakoz Ordiziako Gazte Lekuaren ardura izango du. Honenbestez, aro berri bati hasiera eman nahi dio. Gaztelekua gure herriko nerabeek izan ditzaketen beharrak asetzeko leku erreferentea izatea nahi du eta horretarako inguruko eragile eta gazte ezberdinekin harremanetan egoteko asmoa du, eurak baitira inguruan dauden beharrak egokien ezagutzen dituztenak. Une honetan, jakinarazi nahi da, urriaren 22ean irekiera emango zaiola Gaztelekuko ikasturte berriari. Dakizuen lez, larunbat eta igandetan arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara egongo da irekita eta 12-...


Ordizia Kantuz egitasmoaren edizio berri bat heldu da aurten ere. Aurreko urteetako arrakastak bultzatuta, Hitzaro Elkarte Kulturalak ekimenaren aldeko apustua egin du 2011n. Hiru kontzertu eta kantu afariak osatuko dute aurtengo programazioa, irailaren 23an, irailaren 30ean, urriaren 7an, eta 14an, Lauroba, 20 Hatz, eta Barikuan izango dira aurtengo gonbidatuak eta Kuxkuxtu txarangaren, kantu afariarekin amaiera festa ospatuko da. Musika eta estilo desberdinak egingo dute topo Ordizia Kantuzen: Laurobaren pop-rock musika famatua izan dugu hasteko, ondoren, ostiral honetan, 20 Hatz sai...


Hitzarok, herritarren interes eta grinen araberako unean uneko ikaskuntza sustatu nahi du herritarren artean, eta horretarako, herriari euskara hutsez burutuko diren ikastaroak eskaintzeko lanean darrai Ordiziako Udalaren laguntzaz. Oraingo honetan, beste behin, makillaje eta dantza ikastaroa martxan jartzeko asmotan gara. Makillaje ikastaroari dagokionez esan, izen-emate epea zabalik dagoela eta irailaren 30ean itxiko dela. Ikastaroa urriaren 6tik urriaren 20a bitartean garatuko dela, astearte eta ostegunetan, Jakintza Ikastolak eskainitako gelei esker. Eta bestalde dantza ikastaroari...


Goizeko 10:00ak aldera iritsi zen Korrika Ordiziara Aramatik. Ikusgarria izan da pasatzen ikustea, Tropel mardula zetorren Aramatik, baina Ordizian jende ugarik bat egin du Korrikarekin eta euskararen aldeko festa handi bat bihurtu da herria.Korrikak Ordizian barrena ibilbidea egin ahala, tropela handitzen joan da, eta Beasainera bidean Kale Nagusitik igaro denean, polita izan da panorama: kale osoa baino gehiago hartzen zuen Korrikak, jendea oraindik Kale Nagusian sartzen, eta lehenak Urdaneta kalean behera!Guk ere lekukoa eraman genuen eta hemen gure bi neskak