Ordizia kantuz

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2011-09-28 12:23

Ordizia Kantuz egitasmoaren edizio berri bat heldu da aurten ere. Aurreko urteetako arrakastak bultzatuta, Hitzaro Elkarte Kulturalak ekimenaren aldeko apustua egin du 2011n. Hiru kontzertu eta kantu afariak osatuko dute aurtengo programazioa, irailaren 23an, irailaren 30ean, urriaren 7an, eta 14an, Lauroba, 20 Hatz, eta Barikuan izango dira aurtengo gonbidatuak eta Kuxkuxtu txarangaren, kantu afariarekin amaiera festa ospatuko da. Musika eta estilo desberdinak egingo dute topo Ordizia Kantuzen: Laurobaren pop-rock musika famatua izan dugu hasteko, ondoren, ostiral honetan, 20 Hatz saio didaktikoa izango dugu, eta hurrengoan, Barikuan talde ordiziarraren estreinaldia. Saioak ostiraletan izango dira, D’Elikatuz zentroan, 22:00etan. Sarrerak Hitzaron eta kontzertuen egunean D´elikatuzeko sarreran bertan egongo dira salgai. Hala ere, jakin, Hitzak 2 sarrera bikoitz zozketatuko dituela emanaldi bakoitzeko, euren harpideduneen artean. Horrez gain, jakinarazi, Kantu afaria urriaren 14an izango dela Kuxkuxtu txarangaren laguntzarekin. Lagun arte ederrean afaltzera gerturatu nahi duen orok, urriaren 10a aurretik eman beharko du izena: Hitzarora deituz (943162366) goizeko 9ak eta eguerdiko 13ak bitartean, edo e.mail helbide honetara idatziz: hitzaro@gmail.com. Plaza nagusian bilduko gara 19:30etan kantu giran aritzeko eta ondoren afari goxoa dastatzeko parada izango dugu.


Utzi iruzkina: