Eguberritako postreak ikastaroa

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2011-11-09 11:19

Ohartzerako, eguberriak gainean ditugu. Askotan, zein postre jarri ez dakigula eta... dendan erositako eguberritako postreak erosten ditugu.

Hau jakinda, Hitzarok "eguberritako postreak" izeneko ikastaroa antolatu du Ordiziako Udalaren laguntzaz. Azaroaren 21, 23, 28 eta 30ean burutuko da, 18:30etatik 20:30etara bitartean.

Interesa baduzu, izena eman hitzaro@gmail.com helbidera idatziz, edo 943162366 zenbakira deituz. Izen emate epea: azaroaren 15a izango da eta ikastaroaren kostua: 20€

Txokolate turroia, trufa turroia, almendrazko tarta, e.a. goxo goxoak...animatu!

 

 


Utzi iruzkina: