Ikusi Makusi kultur egitasmoak Zurrumurru taldearen "Txurrimurri eta Morritoston"-en zirko txikia ekarriko digu Ordiziako plaza nagusira ostegunean, apirilak 14, arratsaldeko 17:30etan.Zirko honetan malabare, akrobazia, klowna, publikoarekin jolasa, dantza eta magiaz, musika eta umorez blai gozatzeko aukera izango dugu. Iraupena 60 minutukoa izango da gutxi gora-behera.ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Bihar hasita, euskararen herria zeharkatuko du Korrikak 17. aldiz. Apirilaren 7tik 17ra, Trebiñutik Donostiara egingo duen ibilbidean 'euskalakariak' elkartuko ditu Korrikak «Maitatu, ikasi, ari... euskalakari» lelopean. AEKk ez ezik, Kontseiluak ere deia egin du, jendeak parte har dezan lasterketan.Ordizian egingo diren ekintzen lista:APIRILAK 6: FILM LABURREN EMANALDIA,antzokian 19:30ean.APIRILAK 8: ESKUALDEKO AFARIA &...
Barrena Kultur Etxeko Bertso Eskolako gelan egin zen Hitzaroren urteko Batzar Nagusia. Bazkideek 2010eko kontubalantzearen berri jaso zuten eta 2011rako prestatu den egitasmoa onartu zuten.Giro aparta sagardotegianBatzarrak Ataungo Urbitarten izan zuen segida. Bazkide eta mintzalagunek, –AEKko ikasle eta irakasleekin batera– giro aparta jarri zuten Ataunen.
Abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Ordiziako Plaza Nagusian.Gaztaina salmenta izando da ekintza nagusia eta Larrun Arri elkarteko koruak kantu-jira egingo du.Lan taldea osatzeko apuntatu Hitzaron, guztion beharra baitugu!
Ordizia Kantuz-ekin amaitzeko Kantu afaria antolatu genuen aurreko ostiralean. Kuxkuxtu txarangak animatu zuen giroa eta hemen duzue Goierri telebistak egindako bideoa:
Urtero bezala Ordizia Kantuz berriz ere hemen da. Aurten Belceblues, Epelde Anaiak eta Emon izango ditugu gure artean eta amaitzeko Kuxkuxtu txarangarekin kantu afaria ospatuko dugu Ordiziako plaza nagusian. Animatu eta parte hartu! KONTZERTUAK: "Belceblues", irailak 24 "Epelde Anaiak, komuneko paperean idatzitako poemak", urriak 1 "Emon", urriak 15 Lekua: D'elikatuz Zentroa Ordua: 22.00 Prezioa: 3 euro, Bazkide eta mintzalagunak: 2 euro KANTU AFARIA, K...
Hitzaro Elkarte Kulturalak eta Jakintza Ikastolak antolatuta teknologia berrien ezagutza eta erabilerari buruzko hizketaldia egingo da asteazkenean (apirilak 21) D'Elikatuz zentroakn. Hizlaria Jokin Lacalle ordiziarra izango da, Jakintza Ikastolako IKT saileko arduraduna.ZER: HizketaldiaGAIA: Belaunaldi digitalaren hezkuntza: arazoak eta irtenbideakEGUNA: Apirilak 21, asteazkenaORDUA:...
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santuan antolatuko duen Plan, Plin, Plan goizeko aisia ekintzan izen-emateko epea zabalik dago martxoaren 24ra arte. (Irakurri osorik)
Aurreikuspen guztiak gainditu zituen atzo Ikusi Makusi programari hasiera eman zion ekitaldiak. 200dik gora haur bildu ziren Barrenako Batzar Aretoan Rosa Martinezek egin zuen 'Rosa ipuin bat kontaidazu' txotxongilo emanaldia ikusteko. 200dik gora aretoan sartu zirenak, leku eskasiagatik hamarnaka batzuk ezin izan baitzuten sartu. (Irakurri osorik)
25 lagunek eman dute izena Hitzarok Ordiziako Udalaren babesarekin antolatu duen helduentzako euskal dantza ikastaroan parte hartzeko. Egitasmoa martxoaren 20an hasiko da eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo du. Saioak larunbatetan izango dira, 15:30etatik 17:00etara. (Irakurri osorik).