Hamazazpigarren Korrika bihar hasiko da, Trebiñun
Bihar hasita, euskararen herria zeharkatuko du Korrikak 17. aldiz.
Apirilaren 7tik 17ra, Trebiñutik Donostiara egingo duen ibilbidean
'euskalakariak' elkartuko ditu Korrikak «Maitatu, ikasi, ari...
euskalakari» lelopean. AEKk ez ezik, Kontseiluak ere deia egin du,
jendeak parte har dezan lasterketan.
Ordizian egingo diren ekintzen lista:
APIRILAK 6: FILM LABURREN EMANALDIA,antzokian 19:30ean.
APIRILAK 8: ESKUALDEKO AFARIA
pintxoak,elkarte gastronomikoen arteko lehiaketa, afaria, sari ematea eta erromeria trikitilariekin.
APIRILAK 9: AKIRROK! BEASAINDIK ORDIZIARA KORRIKA ATZERAKA
APIRILAK 13: KORRIKA Goizeko 10:00ak aldera ORDIZIATIK. JOLASAK ETA KORRIKA TXIKIA (ikastetxeetan).
APIRILAK 14: KALE ANTZERKIA, Zurrumurru taldearen “Txurrimurri eta Morritoston" antzezlana. Plazan, 17:30ean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: