Ikusi Makusi egitasmoaren lehen emanaldia izango da Rosa Martinezen "Rosa ipuin bat kontaidazu" txotxongiloen emanaldiarekin hasiko da Ikusi Makusiren aurtengo edizioa. Ikuskizuna 3 urtetik 8 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta Barrenako Batzar Aretoan izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santuan antolatuko duen Plan, Plin, Plan goizeko aisia ekintzan izen-emateko epea zabalik dago martxoaren 24ra arte. Egitasmoa martxoaren 29an, 30ean eta 31an, eta apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an egingo da. Matrikula 35 €koa da (30 € Hitzaroko bazkideen seme-alabentzat) eta interesa duenak Hitzaron eman behar du izena (Tel: 943 16 23 66 - hitzaro@gmail.com).OHARRA: PLAZA MUGATUAK DIRENEZ, IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA O...
Helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu dute Hitzarok eta Jakintza Dantza Taldeak Ordiziako Udalaren babesarekin. Egitasmoa martxoaren 20an hasiko da eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo du. Saioak larunbatetan izango dira, 15:30etatik 17:00etara.Ikastaroaren matrikula 35 eurokoa izango da eta izena emateko epea martxoaren 16an amaituko da. Dantza ikastaroan apuntatu nahi duenak Hitzarora deitu behar du (943 16 23 66) edo e-posta bidez (hitzaro@gmail.com) harremanetan jarri.
Hitzaro Euskara Elkarteak, aisialdiko urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko begirale ugari behar izaten ditu ikasturtean zehar eta aurten ere hasiak gara begiraleen datu basea eguneratzen eta osatzen. Begirale lan-poltsa horretako kide izan nahi duenak Elkartearekin harremanetan jarri beharko du 943162366 telefonora deituta edo hitzaro@gmail.com helbidera idatzita.
LABURBIRA, hori da 25 lagun inguruk proposaturiko 72 izenen artean aukeratua izan dena orain arteko Film Laburren Zirkuitua ordezkatzeko. (Irakurri osorik)
Topagunearen 2010eko ohiko Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. Lehen deialdi batean martxoaren bukaerarako hitzordua jarri bazen ere, batzarra apirilaren 17an egitea hobetsi du Federazioaren zuzendaritzak. (Irakurri osorik)
GIRO APARTA URBITARTE SAGARDOTEGIAN Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan egin zen Hitzaroren urteko Batzar Nagusia. Bazkideek 2009ko kontu-balantzearen berri jaso zuten eta 2010erako prestatu den egitasmoa onartu zuten. Horrez gain, Zuzendaritza Batzordearen berrikuntza proposatu zen eta presidente berria hautatu. Nagore Barandiaranek ordezkatu du zeregin horretan Nekane Apaolaza. Batzordea bera erabirretzeko beste proposamen ba...
Hitzaro elkarteak Ordiziarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta AEKrekin batera egiten duen Mintzalaguna egitasmoa martxan da irailaz geroztik. Egitasmoaren funtsa da euskaldun berrei euskaraz trebatzeko espazio naturalak sortzea. Horretarako ingurune beretsuko euskaldun berrien taldeak sortu dira euskaldun zaharrekin batera mintzapraktika egin dezaten. Azken ikasturtean baina, euskaldun berriekin aritzeko euskaldun zaharren bila dabil elkatea, egitasmoan parte hartzen duen pertsona kopurua handia baita. Taldeotan txertatzeko interesa bazenu, deitu Hitzarora (943 16 23 66).
Euskaltzaindia, Kontseilua eta Eusko Ikaskuntza "Mugarik gabeko telebista" kanpaina bultzatzen ari dira Euskal Herrian. Nafarroan Euskal Telebista ikusten jarraitu ahal izatea da sinadura bilketaren helburu nagusia. Herrialde Valentziarretan abiatutako kanpaina Euskal Herrira ekarri dute hiru erakundeok horrela. Kanpainaren gaineko informazio gehiago Kontseiluaren webgunean aurkitu ahal izango duzue; bertan azaltzen dira kanpainaren nondik norakoak.Sinadura bilketa herriet...
Utrechteko unibertsitateko komunkazio saileko irakasle Piet Bakker-ek egiten duen NewsPaper Innovation blogak bizpahiru sarrera eskaini dizkio azken asteotan euskarazko argitalpenei. Bakkeren bloga erreferente garrantzitsua da doako prentsaren munduan.Bakkerren idatziak irakurri nahi izanez gero, hona loturak (ingelesez daude): * Hitza – Basque free daily (Hitzei buruz) * Another Basque free daily (Hernaniko Kronikaren inguruan) * More frees in the Basque country (Astekariak aipatuz: Anboto, Barren, ...eta Kitto! Goienkaria, Guaixe, Txin...