Euskaldun zaharrak Mintzalaguna egitasmorako
Hitzaro elkarteak Ordiziarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta
AEKrekin batera egiten duen Mintzalaguna egitasmoa martxan da irailaz
geroztik. Egitasmoaren funtsa da euskaldun berrei euskaraz trebatzeko
espazio naturalak sortzea. Horretarako ingurune beretsuko euskaldun
berrien taldeak sortu dira euskaldun zaharrekin batera mintzapraktika
egin dezaten.
Azken ikasturtean baina, euskaldun berriekin aritzeko euskaldun
zaharren bila dabil elkatea, egitasmoan parte hartzen duen pertsona
kopurua handia baita.
Taldeotan txertatzeko interesa bazenu, deitu Hitzarora (943 16 23 66).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: