Hitzaroren Batzar Nagusiak 2010erako egitasmoa onartu zuen

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2010-03-01 11:18

GIRO APARTA URBITARTE SAGARDOTEGIAN
          
                   

Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan egin zen Hitzaroren urteko Batzar Nagusia. Bazkideek 2009ko kontu-balantzearen berri jaso zuten eta 2010erako prestatu den egitasmoa onartu zuten.

Horrez gain, Zuzendaritza Batzordearen berrikuntza proposatu zen eta presidente berria hautatu. Nagore Barandiaranek ordezkatu du zeregin horretan Nekane Apaolaza. Batzordea bera erabirretzeko beste proposamen batzu ere izan ziren eta ondorengo asteetan gauzatuko dira aldaketa gehiago.

Amaitzeko, batzarrak elkartearen biziraupen egokirako hainbat neurri onartu zituen, krisi ekonomiko latza gainditu bitarte indarrean jarriko dituenak.

Giro aparta sagardotegian
Batzarrak Ataungo Urbitarten izan zuen segida. Ohikoa den bezala, bazkide eta mintzalagunak, –AEKko ikasle eta irakasleekin batera– giro aparta jarri zuten Ataunen.

                   

                   

Afaritarako giroa ezin hobea zen eta gauak aurrera egin ahala giroak hobera egin zuen. Aiora eta Joseba trikitilarien laguntza ezinbesteako izan zen hango giroa berotzeko.
Gauedira arte luzatu zen sagardotegikoa baina ez zen gaua horretan amaitu, Beasain eta Ordiziako kaleek ezagutu zuten haren segida.


Utzi iruzkina: