Dantza ikastaroa Jakintza Dantza Taldearen eskutik

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2010-03-08 09:25


                     
Helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu dute Hitzarok eta Jakintza Dantza Taldeak Ordiziako Udalaren babesarekin. Egitasmoa martxoaren 20an hasiko da eta maiatzaren 29ra bitarte iraungo du. Saioak larunbatetan izango dira, 15:30etatik 17:00etara.

Ikastaroaren matrikula 35 eurokoa izango da eta izena emateko epea martxoaren 16an amaituko da.

Dantza ikastaroan apuntatu nahi duenak Hitzarora deitu behar du (943 16 23 66) edo e-posta bidez (hitzaro@gmail.com) harremanetan jarri.


Utzi iruzkina: