Giro ezin hobean ospatu genuen iragan ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna. Efemeridea asteazkenean zen arren, ostiralean egin genituen ospakizunak. Eta ederki asmatu genuen gainera. Hotza ez zen oztopo izan Larrun Arri elkartearekin adostutako egitaraua fin-fin betetzeko. Arratsaldeko bostetan jarri zen danbolina martxan; 50 kilo gaztaina zakuan eta arratsalde osoa festarako. Eguraldia lagun izan genuen; aurreko egunetako erauntsia baretuta tenperaturak ere behera egin zuen aste bukaerarako. Gaztaina errearen usainak seietan ingurarazi zituen lehen lagun multzoak. Ilu...
Dakizuen bezala, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gure Elkartearentzat egun berezia denez, blog honen aurkezpena egin genuen D'Elikatuz zentroan.Bestalde, ostiralean, hilak 5, ospakizun berezia egingo dugu herrian:18:00etan, gaztaina-jana, Plaza Nagusian.19:00etan, Kantu-jira, Larrun Arri elkarteak lagunduta.
Kontseiluak, abenduaren 13an, Barakaldoko BECen, egingo duen ekitaldira joateko autobusen txartelak erosteko epea, ABENDUAREN 10 arte luzatu da. Beraz, ABENDUAREN 10A, ASTEAZKENA, izango da azken eguna Goierrin autobus-txartelak erosteko. BECeko sarrera autobusean bertan emango da.Dagoeneko badago txartela erositako hainbat jende eta bidaia ziurtatua da. Erregu berezia egin nahi zaio autobusez joateko asmoa duen jendeari: MESEDEZ, LEHENBAILEHEN EROS DEZALA TXARTELA, antolakuntza garaiz eta behar bezala egin ahal izateko. Autobus-txartelen salmenta-tokiak: Beasainen, Basakana ...
Abenduaren 6an, larunbata, Durangoko azokara joateko autobusa antolatu dugu. Txartelak abenduaren 3a arte egongo dira salgai Hitzaroren bulegoan (Egutera bidea, 5 / 943162366 / hitzaro@gmail.com). Txartelen prezioa 10 eurokoa da (mintzalagun eta bazkideentzat 8 eurokoa).
Hitzarok Goierriko beste eragile batzuekin batera, autobusa antolatuko du BECera joateko. Autobuseko txartelak Hitzaron bertan edo Mujika liburu-dendan eskura daitezke 10 €ren truke eta ekitaldirako sarrera (doakoa) autobusean bertan banatuko dugu. Izena emateko azken eguna abenduaren 310a izango da. Beraz, ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, egun seinalatua izango baita euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari garenontzat. Kontseiluaren 10. urteurrenaren aitzakian, urriaren 20tik 26ra ospatu genuen Ordizian “Euskaraz bai” astea; lehenengo, eskerrak eman nahi dizkiegu ekim...
2009 maiatza-ekaina· Ekainak 4 (Mintzalagunak): Ekitaldi andana mintzalagunentzat 2009 martxoa-apirila· Martxoak 4 (Hizketaldia): "Toponimo eta leku-izenak: gure arbasoen altxorra". Imanol Goikoetxea. 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. · Martxoak 7 (Kultur Zirkuitoa Goierrin): Bertso kalejira "Zazpi astoren gainean" Beasaingo kaleetan zehar, 13:00ean. · Martxoak 12 (Kultur Zirkuitoa Goierrin): Bertso jarriak "Mende ...
PLAN PLIN PLAN ekimenean izena emateko epea martxoaren 31n amaitzen da (informazio gehiago)TXATXILI-TXATXIN izena emateko epea ireki da (informazio gehiago)Hitzaro Euskara Elkarteak haurren aisialdiarekin zerikusi zuzena duten hainbat ekimen jartzen ditu martxan urtean zehar: UDALEKU IREKIAK o Txirristi Mirristi Txirristi Mirristi udaleku irekiak, dagoeneko 5 urte dira Hitzaro euskara elkarteak eta udaleko euskara zerbitzuak elkarlanean antolatzen ditugula, lehen hezkuntzako Ordiziako haurrentzat. Lau ast...
Mintzalaguna ekimenak, gure herrian ditugun euskaldun berrien mintzamena hobetzea du helburu, hau da, euskarazko mintzapraktika egitea. Bosgarren urtez martxan dagoen ekimena da, bertan adin guztietako jendea daukagu 15 taldetan banatuak daudenak. Ekimenean, 45 pertsonek hartzen dute parte. Ekimen hau Udalarekin eta AEKrekin elkarlanean egiten da. Hilabetean behin mota ezberdinetako ekintzak egiten ditugu mintzalagunentzat. Animatzen bazara bete ezazu mintzalagunen fitxa eta bidali hitzaro@gmail.com helbidera. MINTZALAGUNEN BLOGA
Aisialdia eta kultur jarduerak nahasten dituen eskaintza erakargarria egin nahi zaie 16-30 urteko eta hortik gorako “gazteei”, Topagunearen bitartez kontratatutako tailer ezberdinekin: hankapaloak, makillaje artistikoa, artilezko panpinak, koadernaketa, mural/grafiti tailerra, joskintza, funky/hip-hop, malabareak, antzerki teknikak, dantza garaikideak, DJ emanaldiak... Hots, aisialdirako alternatiba euskalduna, partehartzailea eta hezkidetzailea.Ezarritako helburuak lau dira: herriko gazteei egitasmo dinamikoa eskaintzea; adinaren araberako eskaintza erakargarria eta duina egitea; aisialdik...
Iraila eta urrian ORDIZIA KANTUZKarelean, Ordizia Kantuz 2008an:Kokein, Ordizia Kantuz 2008an:Saioa, Ordizia Kantuz 2008an:Abarlotz, Ordizia Kantuz 2008an:Txuma Murugarren, Ordizia Kantuz 2008an: