AISIA
PLAN PLIN PLAN ekimenean izena emateko epea martxoaren 31n amaitzen da (informazio gehiago)
TXATXILI-TXATXIN izena emateko epea ireki da (informazio gehiago)
Hitzaro
Euskara Elkarteak haurren aisialdiarekin zerikusi zuzena duten hainbat ekimen
jartzen ditu martxan urtean zehar:
UDALEKU IREKIAK
o
Txirristi Mirristi
Lau
asteko iraupena duten udalekuak dira, goizez 10etatik 12:30etara egoten dira
haurrak. Aurten 91 haur izan ditugu hiru talde ezberdinetan banatuak, 9
begirale eta koordinatzaile baten gidaripean.
Ekintzei dagokienez, astean behin igerilekura joaten gara, eguraldiak lagunduz gero eta bi ostiraletan egun guztiko irteerak antolatzen ditugu. Ekintzak normalean, kalean burutzen ditugu, baina eguraldiak laguntzen ez duenean Milagrosako eskola zaharrean eta Barrenan egoten gara.
o
Plisti Plasta
Honez gain, eguraldiak laguntzen badu igerilekura ere joaten gara talde guztiekin astean behin.
HAUR PARKEA
Udalak haurrentzat ezartzen dituen
puzgarrietarako begiraleak ipintzen ditugu (Eguberrietan eta Euskal Jaietan).
PLAN-PLIN-PLAN (Aste Santua)
Plan plin plan, egitasmoaren helburua, Aste
Santuko opor garaian, haurrek euskaraz jolasteko aukera izatea da.
Plan Plin Plan 2008 ekimenari
martxoaren 17an eman genion hasiera eta martxoaren 28an amaiera. Hau da, 6
egunetan, aritu gara haurrekin jolas eta jolas, goizeko 10:30etatik 12:30era.
Bertan parte hartu duten haurrak lehen hezkuntzako 1, 2, 3, 4 eta 5. mailakoak
izan dira. Aurten 19 haurrek eman dute izena, baina hauetariko asko haur txokoan
dabiltzan etorkinak dira, hau kontuan izanik 2 begirale izan ditugu bertako
lanak gauzatzen, batek koordinatzaile lana ere burutu du.
Esan behar da, bertan herriko bi ikastetxeetako
haurrak egon direla. Hau da, azkenean elkar ezagutzea, integrazioa eta beste
hainbat helburu ere bertan betetzen ditugu.
AISIAKO PRESTAKUNTZA SAIOAK
Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskararen sustapena udaleku irekietan antolatutako ikastaroan parte hartzeko aukera luzatu zaie Hitzaroko begiraleei, eta seik hartu zuten parte. Bestetik, Txirristi Mirristi eta Plisti Plasta udaleku irekietan aritu behar ziren begiraleei, aurretik formazio-saio bat eman zitzaien euskararen inguruan egiteko handia dutela jabetu zitezen.
IKUSI MAKUSI kultur eskaintza:
Udaberriko egitasmoa da, EBPNren barrukoa. Astegun edo larunbat arratsaldeetan eskaintzen da. Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrei eta horien gurasoei zuzendutako kultur ikuskizunak edo emanaldiak izaten dira. Helburua 3-9 urte bitarteko haurrei euskarazko ikuskizunak eskaintzea da, eta kalitatezko eskaintza egitea. Emanaldiak Topagunearen Kultur Errotatik kontratatzen ditugu.
Udaberriko egitasmo hau hamabi urtez beherako haurrei eta horien gurasoei zuzendutako kultur-emanaldietara mugatu dugu. Otsailetik maiatzera ondorengo saioak izan ditugu:
- Apirilak 8, asteartea: Eriz magoa. 95 lagun inguru bildu ziren.
- Apirilak 29, asteartea: Zirika Zirkus. 120 haur inguru elkartu ziren.
- Maiatzak 10, larunbata: Euskal Karaokea. 50 lagun egon ziren.
BEGIRALEEN LAN POLTSA
Hitzaro
Euskara Elkarteak, aisialdian ere lan egiten du eta horretarako begirale
beharrean egoten da. Hau guztia kudeatzeko begiraleen lan poltsa bat daukagu.
Beraz, interesa baduzu, idatzi hitzaro@gmail.com helbidera eta bete beharreko fitxa bidaliko dizugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: