MINTZALAGUNA EKIMENA

MINTZALAGUNA EKIMENA Hitzaro Euskara Elkartea | 2008-11-13 19:50

Mintzalaguna ekimenak, gure herrian ditugun euskaldun berrien mintzamena hobetzea du helburu, hau da, euskarazko mintzapraktika egitea. Bosgarren urtez martxan dagoen ekimena da, bertan adin guztietako jendea daukagu 15 taldetan banatuak daudenak. Ekimenean, 45 pertsonek hartzen dute parte. Ekimen hau Udalarekin eta AEKrekin elkarlanean egiten da.

Hilabetean behin mota ezberdinetako ekintzak egiten ditugu mintzalagunentzat.

Animatzen bazara bete ezazu mintzalagunen fitxa eta bidali hitzaro@gmail.com helbidera.

MINTZALAGUNEN BLOGA


Utzi iruzkina: