Hitzaro Euskara Elkarteak, aisialdiko urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko, begirale ugari behar izaten ditu ikasturtean zehar eta aurten ere hasiak gara begiraleen datu-basea eguneratzen eta osatzen. Begirale lan-poltsa horretako kide izan nahi duenak Elkartearekin harremanetan jarri beharko du 943162366 telefonora deituta edo hitzaro@gmail.com helbidera idatzita.
Hizketaldiak•EGOERA POLITIKOAREN HAUSNARKETA ETA HAUTESKUNDEAK•ARALAR, EA, EAJ, EB-BERDEAK ETA EZKER ABERTZALEA•BIDALI ZURE GALDERA ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEI Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta mahai-ingurua izango da datorren asteazkenean (otsailak 11), 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Egoera politikoaren hausnarketa eta hauteskundeak izango dituzte eztabaidagai ...
Korrika 13rekin batera sortu zen kanpaina da Korrika laguntzailea. Orain, beste Korrika baten atarian gaude, 2009ko martxoaren 26an hasiko baita Korrika 16, eta berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria. Hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Ezin ahantz daitezke oraindik ere AEK-k euskararen aldeko lanean jarduteko dituen baliabide urriak eta oztopo handiak, batez ere, Nafarroan eta Iparrald...
Mintzalagunak, Udaleko langileak, Udalarekin idatziz euskara hutsez aritzea hautatu duten herritarrak, merkatariak eta euskara ikasleak. Talde horietako bakoitzeko bina kideri Goierriko Hitza eskualdeko egunkariaren eta Goierritarra aldizkariaren urtebeteko harpidetza egin die Ordiziako Udalak, doan. Honako lagunek jasoko dituzte Hitza eta Goierritarra beren etxeetan, datorren astetik aurrera: Belen Goñi eta eta Ines Castaño mintzalagunek; Udaleko langile Mari Luz Reinaldo eta Iñaki Artanok; Bakarne Martinez de Olkoz eta Maider Bartolome herritarrek; Arantza mertzeriak eta Arm...
HizketaldiakHitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean hilero antolatzen duten hitzaldia urtarrilaren15ean (osteguna) izango da, arratsaldeko 19:00etan, D'Elikatuz gunean. Joseba Macias izango da hizlaria eta aukeratu dugun gaia 'Kuba: 50 urte eta gero'.Joseba Macias kazetaria eta UPV/EHUko irakaslea da eta korrespontsal lana egiten du Euskal Herriko zenbait komunikabiderentzat Habanan (Kuba).