Badator Korrika16! Egin zaitez Korrika laguntzaile!

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-01-22 10:10

                      

Korrika 13rekin batera sortu zen kanpaina da Korrika laguntzailea. Orain, beste Korrika baten atarian gaude, 2009ko martxoaren 26an hasiko baita Korrika 16, eta berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria.

Hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Ezin ahantz daitezke oraindik ere AEK-k euskararen aldeko lanean jarduteko dituen baliabide urriak eta oztopo handiak, batez ere, Nafarroan eta Iparraldean. Baina AEKren ekimenari esker, eta zu eta zure moduko milaka euskaltzaleren laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu.

Nola hartu parte
"Korrika laguntzailea" bereizgarria ikusten duzun lekuetara edo AEK euskaltegietara jo baino ez dago. Han jasoko duzu laguntzaile egiteko beharrezko dokumentazioa. 12 euro kostatzen da eta txartela, katalogoa eta laguntzaile pin-a etxean jasoko dituzu.
Bestela, mezua bidal diezagukezu klara.i-a@aek.org helbide elektronikora "Korrika laguntzaile izan nahi dut" idatzita, eta izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz; eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.


Utzi iruzkina: