Ordizia kantuz 09: O+Hatz
O+HATZ
euskal tresnen kontzertu didaktikoa
urriak 16, 22:00etan, D’elikatuzen
Euskal musika tresnen inguruko
saio didaktikoa.Lehenengo
zatian, euskal musika tresnak aurkezten
dituzte (txalaparta, txistua
eta danbolina, txirula, trikitixa,
panderoa eta alboka). Bakoitzaren
inguruko azalpen teoriko laburra,
azalpen fisiko, tekniko, historikoak,
eraikuntzakoak… eta instrumentu
bakoitzarekin joaldia.
Ikuskizunaren bigarren zatia 5 edo 6 abestiz
osaturiko
kontzertua da, errepertorio propioko abestiak,
eta bertan,
lehen aurkezturiko tresnak munduko beste leku
batzuetako
musika tresnekin nahastuta.
Taldekideak:
Iñaki Plaza
Ion Garmendia
Kepa Calvo
Iruzkinak
Utzi iruzkina: