Arramazka taldeak hasiera arrakastatsua eman zion Ordizia Kantuz 09ri

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-01-05 11:32

                  

Arramazka taldeak eman zion hasiera iragan ostiralean Ordizia Kantuz 09ri. Lasarteko taldeak (Aguraingorik ere bada tartean) bildutako 40 lagunen gozamenerako kontzertua eskaini zuen. Ordu eta erdiz aritu ziren oholtza gainean errertorio zabalarekin.

Tokiaren akustika eta estetika izan ziren taldekideen hizpide entseguetan. Ondoren, ordiziar berotasuna ez ezik etxekoen babesa ere sentitu zuten gertutik, Arramazka bezala ematen zuten lehen kontzertuetarikoa baitzen (lehen Karratua Borobila da deitzen zen taldea).

Ordizia Kantuz 09 pauso sendoarekin hasi da. Hurrengoa, datorren ostiralean, urriak 2, ZURA taldearen eskutik.


Utzi iruzkina: