Arramazka taldeak emango dio hasiera Ordizia Kantuz 09ri

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-01-01 12:29

HIRU KONTZERTU IZANGO DITU PROGRAMAZIOAK ETA D'ELIKATUZ ZENTROAN EGINGO DIRA EMANALDIAK


                              

                                 Irailak 25: Arramazka
                                      Urriak 2: Zura
                                  Urriak 16: O+Hatz

Ordizia Kantuz egitasmoaren edizio berri bat heldu da aurten ere. Aurreko urteetako arrakastak bultzatuta, Hitzaro Elkarte Kulturalak ekimenaren aldeko apustua egin du 2009an. Hiru kontzertuk osatuko dute aurtengo programazioa, irailaren 25ean eta urriaren 2an eta 16a, eta Arramazka, Zura eta O+Hatz taldeak izango dira aurtengo gonbidatuak.


Musika eta estilo desberdinak egingo dute topo Ordizia Kantuzen: Arrramazkaren pop-rock melodiko eraldatzailea, Zura taldearen rock-funka –bossanova berritzailearekin nahastuta– eta O+Hatzen proiektu berria, zeinak euskal musika tresnen kontzertu didaktikoa emango duen.


Saioak ostiraletan izango dira, D’Elikatuz zentroan, 22:00etan. Sarrerak Hitzaron eta kontzertuen egunean sarreran izango dira.






Utzi iruzkina: