Hitzaro Euskara Elkartea

norantza bera norabide berriak

  zura rock funk-a urriak 2, 22:00etan, D’elikatuzen   Iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzailea. Rocka eta funkaren tradizioa brasildar samba eta bossarekin nahasten ditu, mistura ederrean. Armoniak eta erritmoak brasildar kutsukoak dira, euskara bihurtzen delarik hitzen hizkuntza nagusi.   Taldekideak:   Xabi Strubell: kitarra eta ahotsa Nerea Olaxa: ahotsa Diego Garcia: bateria Zuzenekoetan: Gorka Sesma: kitarra Hans: baxua


arramazka pop rock melodiko eraldatzailea iraila 25, 22:00etan, D’elikatuzen   Arramazka, sentimendua, ahalmenak, kontraesanak, ametsak, ezinak. Musika aldaketarako eta hausnarketarako tresna magikoa da taldekideentzat. Errealitatearen isla garratza modu goxo batean aurkezten du Arramazka taldeak, beti ere zantzu positiboa azalduz.   Taldekideak:   Aitzol: gitarra Goiku: biolina eta pianoa Beñat: bateria Willy: baxua Iñigo: gitarra elektrikoa Aroa: ahotsa


                                            Herriko elkarteetan euskara sustatzeko Hitzaro Elkarte Kulturalak otsailean abiatu zuen Elkarteekin Hitzarmengintza programak Ordizia Rugby Elkartearekin (ORE) du lehen hitzordua. Rugby elkarteak eta Hitzarok zazpi hilabete daramatzate elkarlanean eta hitzartu dituzten konpromisoei ofizialtasuna emateko ekitaldia egingo dute bihar, URRIAREN 2an ARRATSALDEKO 19:00etan, BA...


EUSKARAZ SEGURUAGO : ASEGURUAK EUSKARAZ       EZ HAUTSI KATEA… EUSKARAK 2 MINUTU MEREZI DITU… SEGURU!                                                JADANIK 240 GARA ESKARIA EGIN DUGUNOK… ZU IZAN ZAITEZKE 241 GARRENA    Euskaraz bizi nahi dugulako,Gure eskubidea delako,Aseguruak euskaraz ere egin ditzaketelako,Zerbitzu batengatik ordaintzen dugulako,Gutako bakoitzak euskarak esparru gehiago lor ditzan klabeak ...


Azken urteotan bezala, Hitzaro Euskara Elkateak Plan, Plin, Plan aisia programa prestatu du Gabonetarako. Jarduera Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailako haurrentzat antolatzen da eta jolasaren eta aisialdi ekintzen bitartez, eskolaz kanpoko euskararen erabilera bultzatzea du helburu.Aurten 8 haurrek eman dute izena eta atzo -astelehena 22- hasi zituzten jardunaldiak.Gaztelekuan ikusitakoari erreparatzen badiogu, giro ezin hobean ekin diotela esan genezake.                     ...


Iragan ostegunean egin zen Lazkaoko Maizpide euskaltegian Lazkao eta Ordiziako Mintzalagunen afaria. 160 bat afaltiar bildu ziren eta Maizpideko sukaldariek prestatutako pintxo-afari goxoa janez (patata tortilak, txistorra, gazta, irasagarra, gaztaina erreak eta turroia) elkar ezagutu eta ondo pasatzeko aukera izan zuten. Baita aukera ondo aprobetxatu ere! Nahiz eta ikasturtean zehar herri bakoitza bere antolaketaz arduratu eta bere lan dinamika prestatu, elkarlanerako prest dauden Goierriko Mintzalagunek antolatu zuten ekintza eta benetan arrakastatsua izan zen. Bi herrietako M...


Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara eta Kultura sailak abian jarri dute aurten ere Irakurri eta Oparitu egitasmoa. Ekimenaren helburua euskarazko liburuak irakurtzeko eta erosteko ohitura bultzatzea da.Egitasmoaren arrazoiak eta baldintzak ondoko triptikoan ikus ditzakezu.


HizketaldiakHitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean hilero antolatzen duten hitzaldia abenduaren 15ean (astelehena) izango da, arratsaldeko 19:00etan, D'Elikatuz gunean.Hizlaria Alizia Stürtze historialaria izan da eta aukera honetarako hautatu duen gaia: Zergatik bihurtu gara hiperkontsumista azken 20 urteotan? Alizia Stürtze historialaria da eta GAIAK Argitaletxearen giza eta gizarte-zientzien saileko arduraduna. Artikulugilea da GARA egunkarian eta hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste, "Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian", Sorginen kontrako errepresioa Eus...


Ordiziako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Ordiziako ahozko ondarea jaso, antolatu eta hedatzeko proiektua aurrera eramateko hitzarmena sinatu dute 2008 urtean.Badihardugu Euskara Elkarteak 2003 urtea ezkero ahozko ondarearen inguruko AHOTSAK proiektuan murgilduta dabil. Eskualde mailan hasitako proiektua Euskal Herri osora zabaldu da eta dagoeneko martxan dago Euskal Herri osorako lekukotasunak jasotzen dituen www.ahotsak.com ahozko artxiboa.Ordiziako ahotsak, Ordiziako ahozko ondarea bildu eta hedatzeko proiektuaren bitartez, XX. mendeko lehen urteetan jaio ziren hiztunen hitza ja...


Bergarako Jardun Euskara Elkarteko Kultur sailak abian jarri du Amodiozko gutunen XVII. lehiaketa eta amodiozko SMS mezuen VII. edizioa. Lehiaketa honetan 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake eta lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Lanak jasotzeko azken eguna 2009ko urtarrilaren 6a izango da, beraz, animatu!Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 76 36 61 (Maitane) telefonora.                        ...