Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatuko dute Ordizia Rugby Elkarteak eta Hitzarok bihar
Herriko elkarteetan euskara sustatzeko Hitzaro
Elkarte Kulturalak otsailean abiatu zuen Elkarteekin
Hitzarmengintza programak Ordizia Rugby Elkartearekin (ORE) du lehen
hitzordua. Rugby elkarteak eta Hitzarok zazpi hilabete daramatzate elkarlanean
eta hitzartu dituzten konpromisoei ofizialtasuna emateko ekitaldia egingo dute bihar, URRIAREN 2an ARRATSALDEKO 19:00etan,
BARRENA KULTUR ETXEKO BATZAR ARETOAN
Euskal Herriko zein Ordiziako hizkuntza
errealitatea aintzat hartuta abiatu zuten OREk eta Hitzarok hartu-emana
otsailean. OREk duen izaera sozial eta parte-hartzaileagatik hizkuntza
normalizazioan izan dezakeen eraginkortasuna agerikoa da eta horretarako
ezinbestekoa da urratsak ematea elkartearen euskalduntzean. Helburu horrekin
elkartearen diagnosia egin zen martxoa-apirilean eta ondorioztatutako emaitzen
irakurketa egiten aritu dira bi elkarteetako teknikariak uztailera arte.
Azken asteotan elkartearen euskalduntzean
areagotzeko konpromiso zehatzak hitzartu dituzte OREk eta Hitzarok, eta bi
zuzendaritzen onespenarekin hitzarmena adostu dute. Aipatu akordioak urte
bateko iraupena izango du eta behin-behineko balorazio bilerak izango dituzte
hitzarmenak jasotzen dituen alde bietako konpromisoen garapenaz hausnartzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: