Ordiziako eta Lazkaoko Mintzalagunen kantu-afarian giro ezin hobea
Iragan ostegunean egin zen Lazkaoko Maizpide euskaltegian Lazkao eta Ordiziako Mintzalagunen afaria. 160 bat afaltiar bildu ziren eta Maizpideko sukaldariek prestatutako pintxo-afari goxoa janez (patata tortilak, txistorra, gazta, irasagarra, gaztaina erreak eta turroia) elkar ezagutu eta ondo pasatzeko aukera izan zuten. Baita aukera ondo aprobetxatu ere!
Nahiz eta ikasturtean zehar herri bakoitza bere antolaketaz arduratu eta bere
lan dinamika prestatu, elkarlanerako prest dauden Goierriko Mintzalagunek
antolatu zuten ekintza eta benetan arrakastatsua izan zen.
Bi herrietako Mintzalagunek elkar ezagutu, goxo afaldu eta afal ondoren nahikoa
kantu eta dantza egin zuten Jon Urdangarin eta Dani Oiarbiderekin, gitarra eta
trikitixa doinuaz.
Mintzalagunen euskara zabaltzen ari gara, euskararen erabilera zabaltzen ari gara
eta horretan jarraitu nahi dugu.
Zorionak eta eskerrik asko Lazkaoko eta Ordiziako Mintzalagunei!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: