HITZAren 10 harpidetza zozketatu ditu Ordiziako Udalak
Mintzalagunak, Udaleko langileak, Udalarekin idatziz euskara hutsez aritzea hautatu duten herritarrak, merkatariak eta euskara ikasleak. Talde horietako bakoitzeko bina kideri Goierriko Hitza eskualdeko egunkariaren eta Goierritarra aldizkariaren urtebeteko harpidetza egin die Ordiziako Udalak, doan.
Honako lagunek jasoko dituzte Hitza eta Goierritarra beren etxeetan, datorren astetik aurrera: Belen Goñi eta eta Ines Castaño mintzalagunek; Udaleko langile Mari Luz Reinaldo eta Iñaki Artanok; Bakarne Martinez de Olkoz eta Maider Bartolome herritarrek; Arantza mertzeriak eta Armendariz-Agirre hortz-klinikak; eta, Mari Karmen Intxausti eta Arantza Berasategi euskaltegiko ikasleek.
Iaz, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Goierriko Hedabideak enpresak bultzatutako ekimenari esker,
Goierriko Hitza eta Goierritarra postontzietan doan jaso
zuten Ordiziako 800 familiek, hamabost egunez.
Horiei, Hitza eta Goierritarra jasotzen eta irakurtzen
jarraitzeko gonbidapena egin nahi die Euskara Zerbitzuak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: