Liburua eta Disko Azoka antolatuko du aurten Hitzaro Elkarte Kulturalak Lazkao, Segura eta Ataunekin batera. Euskal kulturaren salmenta eta sustapena bultzatu asmoz, Ordiziako elkarte kulturalak abenduaren 18, 19 eta 20rako azoka antolatzeko apustua egin du aurten. Azoka Andramari kaleko 31. zenbakian izango da. Liburu eta disko salmenta ez ezik, elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu egun horietarako: ipuin kontaketa (Arrate Leunda), irakurketa eta m...
Ehunaka lagunek hartu zuen parte Hitzarok ostiralean egin zuen Euskararen Egunaren ospakizunean. 50 kilo gaztaina eta giro paregabea izan ziren arratsaleko 6etatik aurrera Ordiziako plaza nagusian. Larrun Arri elkarteko koruak musika emanaldi ederra eskaini zien plazan eta inguruan bildu zirenei. Iazko eskema bera jarraituz, Hitzarok plazan zuen postuaren ondoan ekin zioten ia bi orduko saioari. Jaia gaueko 9:30 inguruan amaitu zen, egunerako prestatu zir...
Dagoeneko kalean dago hikaren erabilerari buruzko lehenengo eskuliburua: Mintza hadi, lagun!. Ritxi Lizartzak idatzi du, azken 10 urteetan eman dituen ikastaroetan pilatuko esperientzian oinarrituta, eta Maramara Taldeak argitaratu. Hika erabiltzeko proposamen teorikoaz gain, adibide bibliografiko ugari bildu ditu, baita irakurle-ikasleentzako dozenaka ariketa ere. Liburuarekin batera, DVD bat eta ariketen erantzunen liburuxka eskuratuko duzue. Durangon salgai egongo da eskuliburua, abenduaren 4tik 8ra, Maramararen erakusmahaian, eta egileak horren inguruko azalpenak emango ditu. ...
Dagoeneko kalean dago hikaren erabilerari buruzko lehenengo eskuliburua: Mintza hadi, lagun!. Ritxi Lizartzak idatzi du, azken 10 urteetan eman dituen ikastaroetan pilatuko esperientzian oinarrituta, eta Maramara Taldeak argitaratu. Hika erabiltzeko proposamen teorikoaz gain, adibide bibliografiko ugari bildu ditu, baita irakurle-ikasleentzako dozenaka ariketa ere. Liburuarekin batera, DVD bat eta ariketen erantzunen liburuxka eskuratuko duzue. Durangon salgai egongo da eskuliburua, abenduaren 4tik 8ra, Maramararen erakusmahaian, eta egileak horren inguruko azalpenak e...
Ordiziako Mintzalagunek bisita gidatua egingo dute datorren azaroaren 26an Zerainen. AEK-ko ikasleekin batera egingo da txangoa eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Izena eman nahi dutenek azaroaren 24ra arteko epea izango dute, ohi bezala, Hitzarora deituta.Txangoari hasiera eguerdiko 14:45ean emango zaio Zeraingo Plazan. Mintzalagunek 14:30ean izango dute hitzordua Arboledan.
Mintzapraktika egitasmoetako partaidea bazara (mintzalaguna, berbalaguna, mintzakidea…) AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria. Horretarako zure datuak hemen bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.
Aurreikuspen guztiak gainditu zituen atzo Ikusi Makusi programari hasiera eman zion ekitaldiak. 200dik gora haur bildu ziren Barrenako Batzar Aretoan Rosa Martinezek egin zuen 'Rosa ipuin bat kontaidazu' txotxongilo emanaldia ikusteko. 200dik gora aretoan sartu zirenak, leku eskasiagatik hamarnaka batzuk ezin izan baitzuten sartu.Emanaldia garaiz hasi zen, 17:30ean, eserlekuak askoz lehenagotik beteta zeudelako. Gurasoak kanpoan geratzeko eskaera egin zuen Martinezek; txikienenek, hala ere, izan zuten aita edo amarekin geratzeko aukera.Emanaldia mugitua izan zen. "Ezin izan dut nahi nuen gu...
Kontseiluak Euskalgintzaren mapa (www.euskalgintza.org) direktorioa aurkeztu du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Horren bidez, "euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini", azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Irakurri osorik
Hizkuntza eta kulturen eskualde-arteko 19. topaketetan parte hartu dute Behatokiko ordezkari Paul Bilbaok eta Ione Josiék Bretainian, bertako erakundeek gonbidatuta.Osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zerberri/berriak/1257850526