Ospakizun jendetsua izan zuen Euskararen Egunak

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-12-08 23:39


Ehunaka lagunek hartu zuen parte Hitzarok ostiralean egin zuen Euskararen Egunaren ospakizunean. 50 kilo gaztaina eta giro paregabea izan ziren arratsaleko 6etatik aurrera Ordiziako plaza nagusian.


                       

Larrun Arri elkarteko koruak musika emanaldi ederra eskaini zien plazan eta inguruan bildu zirenei. Iazko eskema bera jarraituz, Hitzarok plazan zuen postuaren ondoan ekin zioten ia bi orduko saioari.

Jaia gaueko 9:30 inguruan amaitu zen, egunerako prestatu ziren gaztaina kiloak amaitzearekin batera.


Utzi iruzkina: