Hika erabiltzeko liburua salgai
Dagoeneko kalean
dago hikaren erabilerari buruzko lehenengo eskuliburua: Mintza hadi, lagun!. Ritxi Lizartzak
idatzi du, azken 10 urteetan eman dituen ikastaroetan pilatuko esperientzian
oinarrituta, eta Maramara Taldeak argitaratu. Hika erabiltzeko proposamen
teorikoaz gain, adibide bibliografiko ugari bildu ditu, baita irakurle-ikasleentzako
dozenaka ariketa ere.
Liburuarekin
batera, DVD bat eta ariketen erantzunen liburuxka eskuratuko duzue.
Durangon
salgai egongo da eskuliburua, abenduaren
4tik 8ra, Maramararen erakusmahaian, eta egileak horren inguruko azalpenak
emango ditu.
Ordiziako liburu azokan ere (abenduak 18, 19, 20) eskuragai izango da liburua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: