200dik gora lagun Rosa Martinezen txotxongilo emanaldian
Aurreikuspen guztiak gainditu zituen atzo Ikusi Makusi programari hasiera eman zion ekitaldiak. 200dik gora haur bildu ziren Barrenako Batzar Aretoan Rosa Martinezek egin zuen 'Rosa ipuin bat kontaidazu' txotxongilo emanaldia ikusteko. 200dik gora aretoan sartu zirenak, leku eskasiagatik hamarnaka batzuk ezin izan baitzuten sartu.
Emanaldia garaiz hasi zen, 17:30ean, eserlekuak askoz lehenagotik beteta zeudelako. Gurasoak kanpoan geratzeko eskaera egin zuen Martinezek; txikienenek, hala ere, izan zuten aita edo amarekin geratzeko aukera.
Emanaldia mugitua izan zen. "Ezin izan dut nahi nuen guztia egin, ez baitzegoen lekurik. Normalean ekitaldi honetan trena egiten dut haurrekin jendartetik baina hemen bildu den jendetzarekin ezinezkoa izan da". Pena zuen Rosa Martinezek emanaldia nahi bezala egin ez izanagatik; espazio faltagatik eta erdi gaixorik heldu zelako Ordiziara. Ez zitzaion, baina, nabaritu. Martinezek ordu bete pasako saioa egin zuen bizi-bizi, haurren konplizitatearekin.
Saio arrakastatsuarekin eman zaio hasiera Ikusi Makusiren programazioari. Hurrengo emanaldia, "Pantxika eta Txinparta, ederra zalaparta", zirku, malabar eta antzerkiaren nahasketa izango da eta Ordiziako Plaza Nagusiak ikusi ahalko da apirilaren 15ean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: