Topagunearen Batzar Nagusia apirilaren 17ra atzeratu da

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-08-04 09:32

Topagunearen 2010eko ohiko Batzar Nagusia atzeratzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. Lehen deialdi batean martxoaren bukaerarako hitzordua jarri bazen ere, batzarra apirilaren 17an egitea hobetsi du Federazioaren zuzendaritzak.

Batzarra atzeratzeko arrazoi nagusia 2010erako Kudeaketa Plana behar bezala aurkezteko bilerak antolatzeko konpromisoa bete nahia da. Aurreko urteetan Topaguneak egin izan dituen bilerek bazkideekin urteko planetaz hitz egiteko foro egokiak eskaini dituzte eta aurten bileroi eutsi nahi izan zaie.

Kudeaketa Plana aurkezteko ondoko lau bilerak proposatzen dira:

  • Atarrabian, martxoaren 15ean, astelehena
  • Bilbon, martxoaren 16an, asteartea
  • Andoainen, martxoaren 16an, asteartea
  • Eibarren, martxoaren 17an, asteazkena

Bilera guztiak arratsaldeko 6etan egingo dira.

Bilerotan Kudeaketa Planari ekarpenak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. Hala ere, ekarpenak posta elektronikoz egiteko aukaera ere egongo da, martxoaren 19rarte.

Zuzendaritza Batzordea berritzea

Honekin batera, Zuzendaritza Batzordeko bi kidek beren kargua utzi egingo dute apirileko batzarrean. Kargua uzten duten lagunak Olatz Zabaleta eta Nahia Zarzosa dira, Karrikiri eta Berbaro euskara elkarteetako ordezkariak. Zuzendaritza Batzordean parte hartzeko hautagaiak martxoaren 19rarte aurkez daitezke eta dakizuen modura, edozein euskara elkartek aurkez dezake bere hautagaia (Zuzendaritza Batzordearen osaera kontuan hartuta bereziki interesgarria litzateke Nafarroako ordezkariren bat izatea hautagai modura).


Utzi iruzkina: