Mintzalagun programan izen-emateko epea urriaren 6ra arte zabalik
Aurten, bosgarren urtez,
berriz ere abian da MINTZALAGUNA ekimena, Hitzaro Euskara Elkarteak,
Goiztiri-AEK euskaltegiak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean
antolatuta.
Aurtengo ikasturterako izen-ematea urriaren 6ra arte izango da
zabalik. Izen-ematea Hitzaron, AEKn edo Udaleko Euskara Zerbitzuan egin ahalko da bertan eskura izango diren fitxekin batera.
Ikasturteari urriaren 15ean
emango zaio hasiera, 18:30ean, Barrenan. Bertan mintzalagun talde desberdinen
aurkezpena egingo da, alde batetik. Beste aldetik, egitasmoaren hainbat
berrikuntza ere aurkeztuko dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: