LABURBIRA, film laburren zirkuituaren izen berria
LABURBIRA, hori da 25 lagun inguruk proposaturiko 72 izenen artean aukeratua izan dena orain arteko Film Laburren Zirkuitua ordezkatzeko.
Aurreko urteetan, Euskal Herriko graffiti lehiaketa SPRAIKADA eta Ikus-entzunezkoen Rallya KAMERATOIA izatera pasatu ziren moduan, pentsatu genuen bazela garaia, Film Laburren Zirkuitua azalpenezko izena, labur eta erabilgarriagoa izango litzatekeen batez ordezkatzeko. Urtarrilean hasi ginen proposamenak eskatzen eta biltzen eta jasotako guztien artean Ekaitz Goienetxea bermeotarrak proposaturikoak jaso zuen Kultura Batzordekideen aldeko bozka gehien. Hala ere, aurtengo edizioan, izen berriarekin batera, orain artekoa ere erabiliko da, bien arteko identifikazioa errazteko.
LABURBIRA Film laburren zirkuituaren aurtengo edizioan parte hartu nahi duten elkarteek, aste honetako ostirala daukate azken eguna, Topagunearen webguneko dokumentazio atalean dagoen eskaera-orria bete eta kulturgintza[abildua]topagunea.com helbidera bidaltzeko. Bertan, eskaera-orriaz gain, emango diren 9 filmen gaineko informazioa eta parte hartzeko jakin beharrekoen dokumentua aurkituko dituzue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: