Aintzine Anduaga eta Herrikoa taberna, Hitzaroren III. Tortilla Lehiaketako txapeldunak
Hitzaro
Elkarte Kulturalak III. Tortilla Lehiaketa antolatu zuen igandean San Pedro
bezperako erromeriaren egitarau barruan. 10 tortilla aurkeztu zituzten
lehiaketara; herritarrek 4, eta elkarte eta tabernek 6.
Epaileek itxura, zaporea, kolorea eta egitura hartu zituzten kontuan eta horren arabera Aintzine Anduaga beasaindarrak jaso zuen herritarren lehenengo saria. Lehia estua izan zela aitortu zuten epaimahaikoek baina erabakitzeko orduan ez zen berdinketarik izan eta Anduagak irabazi zuen lehiaketa. Lau herritarrek aurkeztu zuten jakia txapelketara.
Elkarte eta tabernek ere hartu zuten parte lehiaketan. Sei tortilla aurkeztu zituzten guztira eta garaipena Herrikoa tabernarentzat izan zen.
Aurkeztu ziren tortilla guztiak probatzeko parada izan zen ondoren. Hitzarok urtero egin ohi duen legez, txapelketara aurkeztu ziren tortillak pintxotan saldu zituen sagardoa eta ardoa lagungarri zituztela.
Patxi Perez eta Konpainiaren dantza erritmoek arratsalde pasa ederra borobildu zuten.
Hitzaro elkarteak eskerrak eman nahi dizkie jaiaren antolakuntzan parte hatu zuten guztiei, hala nola, lehiaketan parte hartu zutenei, epaimahaikoei, laguntzaile izan ziren Pottoka, Goiagi eta Arantxa tabernari eta, oro har, laguntzera azaldu ziren bazkide eta herritarrei.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: