Manu Chaok Euskal Herria Zuzenean jaialdian joko du
Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko da aurten Euskal Herria Zuzenean
jaialdia, uztailaren 3tik 5a bitarte. Manu Chao kantaria da aurtengo
nobedaderik aipagarrienetako bat. Haren Tombolatour mundu biraren
barnean Heletan egingo du geldialdia uztailaren 3an. Gainera, Emir
Kusturica zinemagile eta musikariarekin kanturen bat abestea litekeena
da. Izan ere, Kusturicaren azken filmean Manu Chaok jarri zuen soinu
banda. (irakurri gehiago berria.info-n)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: