Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-06-19 08:52

                   

Txirriti Mirristi eta Plisti Plasta udalekuak datorren asteazkenean hasiko dira, ekainaren 24an. Aurten 132 haurrek eman dute izena bi udalekuetan parte hartzeko. Txirrisi Mirristikoek Milagrosa eraikinean egingo dituzte ekintzak. Plisti Plastakoek, jakina denez, Urdaneta eskolan.

Hitzarok 17 begirale prestatu ditu bi udaleku horietarako. Joan zen larunbatean, hilaren 6an, lehenengo formazio ikataroa egin zuten begiraleek Hitzaron. Bigarren saioa larunbat honetan, hilaren 20an, izango da leku berean.



Utzi iruzkina: