Kiki eta Kokoren emanaldi arrakastatsua

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-03-25 10:12

                          

Kiki eta Moko pailazoek jendez bete zuten Barrena Kultur Etxeko ataria iragan asteartean (martxoak 17). 200 ikusle inguru -haurrak eta gurasoak- gerturatu ziren Ikusi Makusi programaren barruan egin ekitaldira.

Eguraldi ona baliatuz, kultur etxean egitekoa zen emanaldia Barrenako atarian egin zen. Laster bete ziren bazterrak Kiki eta Koko pailazoen ariketa dinamikoak ikusteko. Haurren parte-hartzea eta gurasoen konplizitatea ezinbestekoa izan zen arratsalde arrakastatsua borobiltzeko.



Utzi iruzkina: