O+Hatz taldearen kontzertuarekin amaituko da bihar, ostirala, Ordizia Kantuz 09
Ion Garmendiak, Iñaki Plazak eta Kepa Calvok osatutako O+Hatz taldearen kontzertu bereziarekin amaituko da bihar, urriak 16, Ordizia Kantuz 09. Biharkoa euskal musika tresnen saio didaktikoa izango da eta D'Elikatuz zentroan egongo da entzungai gaueko 22:00etatik aurrera.
Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengoan euskal musika tresnen aukezpena egingo dute hiru musikariek, bakoitzaren azalpen teorikoa, azalpen fisikoa, teknikoa eta historikoa.
Bigarren zatia dozena erdi abestiz osatutako kontzertua izango da eta aurretiaz aurkeztutako musika tresnak erabiltzeaz gain munduko beste leku batzuetakoak ere erabiliko dituzte.
Honenbestez amaiera emango zaio aurtengo edizio arrakastatsuari. Arramazka, Zura eta O+Hatz taldeek osatu dute Ordizia Kantuz 09ren programazioa. (Informazio gehiago)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: