Amaiera ezin hobea izan du Ordizia Kantuzek
O+Hatzek zuen aurtengo edizioko hondo-oihala jaisteko ardura eta ederki asmatu zuen. 40 lagun inguru bildu ziren Ordizia Kantuzeko azken kontzertua ikusteko eta Ibarrakoek gozatu ederra eman zieten bertara inguratu zirenei. Ordu eta erdiko emanaldiarekin esan zioten agur aurtengo edizioari.
Jakina zen kontzertuak bi zati izango zituela, didaktikoa lehena eta ohikoa bigarrena. Baina ohikoa ere berezia izan zen. Ibarrako hirukoteak modu apal eta goxoan gerturatu zituzten instrumentuak jendarteara, entzuleen gozamenerako.
Kontzertuak hiru ordu iraun izan balu, jendea hantxe izango zen amaiera artea. Baina horrelakorik ez dago egitarauetan eta ordu eta erdiko kontzertu itzelaren ondoren jaitsi zuen Ordizia Kantuzek hondo-oihala.
Hiru kontzertu, hiru saio arrakastatsu: hori da aurtengo edizioaren balorazioa. Patxadarik hartu gabe, Hitzaro datorrena prestatzen ari da dagoeneko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: