Asko, zenbait eta halako zenbatzaile zehaztugabeen (edo ahulen) komunztadura plural edo singularra kezkagai izan da batentzat baino gehiagorentzat. Nire irudipena beti izan da Deba ibaiaren alde honetan pluralerako joera handiagoa egon dela. Ikuspegi xinplea nirea, ezbairik gabe.Asteburuan artikulu bikain bat irakurri dut ASJUn, azalpen argigarri bezain aberasgarria (mind opener) ematen zuena erabilerok sistematizatzeko. Rikardo Etxepare eta Urtzi Etxeberriaren artikulua sarean duzue: "Izen eta gertakarien gaineko kuantifikazioa".Lehenik eta bat, taxuz hitz egiten hasi behar genuke, et...


Zer jan, hura izan esapidea zabal-zabal dabilkigu garai makrobiotikootan. Testugileak erantsiko luke: Zer irakurri, hura hazkurri. Eta egia handia da hori ere.E-book bat izan dut opari Gabonetan; lotsa naiz halakoak aitortzeaz, aski maiseatu baititut lankideak neure nagusitasun teknologiko iritsi berriarekin (i-podik ez duen bakar honen ordaina). Hala ere, aukera bikaina izan da klasikoetako testuak tinta-itxurako pantailan sartzeko eta noranahi eramateko.Hasia naiz ondorioak igartzen, barren, eguneroko lanean. Hara zer aurkitu dudan zuzentzen ari naizen itzulpenean: Kanpoko munduaz dugun o...


Lehengoan entzun nion itzal handiko idazle bati, ozen irakurtzen ari zela: "... zuen izenak ere ez genekizkien esaten". Eta gomutara etorri zitzaidan "lan horiek egiten jarraitu zituen" eta antzekoak ere inoiz entzun ditudala.Batzuetan penatu egiten naiz gure bide-erakusleei entzunda.


Hemen duzue, Patxi Petrirenak eskatuta, 2tzul blogerako idatzi dudan artikulu laburra.Landua genuen lehendik gaia blog honetan, baina, hemen tarrapataka ibiltzen garenez, orain hura guztia taxutzeko eta biribiltzeko tartea hartu dugu, eta eztabaidagaia eraz aurkezten ahalegindu gara. Ea jendeak zer dioen.


Gaur egungo testuen argitan, ondoriorik nabarmenena da bi eredu ditugula ondoz ondo. Esan liteke idazleak, itzultzaileak edo editoreak sistematiko samarrak direla honetan: Elizen Arteko Biblian subjektuak laguntzailearekin egiten du beti komunztadura (hona ekarri baino adibide gehiago badira); Anton Garikanoren itzulpenetan, lehenbiziko aditzarekin bat doa subjektua, eta beste horrenbeste esan daiteke Fernando Reyren lanez.Ez dirudi, beraz, subjektuaren eta laguntzailearen arteko aldeak lebarik daukanik, edo beste faktoreren bat aintzat hartu behar denik.Klasikoetan argibide bila jarraitu b...


Patxik ekarri dizkigu adibide batzuk Ereduzko Prosa Gaur datu-basetik (eskerrik asko!). Geuk ere bagenuen horretarako asmoa, joan eta segmentua bilatuta.Hona hemen emaitzak: Elizen Arteko Biblia Joabek erregeagana joan eta esan zion: "Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten?  Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten:  Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar) Eta nik joan eta McGonagall andereñoarena begiratu nuen erregistroan, eta mende honetan zazpi animagus bakarrik izan dira, eta Pettigrew...


Ez da erraza bilaketak egitea, hitz bat edo hitz sail bat bilatzen ez duzunean. Haztamuka ibili nahi ez, eta bilaketa nola edo hala mugatu behar izan dugu. Kontuan izanda perpaus koordinatuetan ugari direla laguntzaileen elipsiak, joan eta eta etorri eta segmentuak xerkatu ditugu, baina ez dugu aurkitu ezer adierazgarririk bigarren horretarako. Joan eta   Pernandok izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan. (Gregorio Muxika: Pernando Amezketarra)   Atzean zetorren soldaru prantzesak txoperrarenganaño joan eta itz egin zion. (Txillardegi: Leturiaren egunkari e...


Subjektutik hurbilen dagoen aditzak agintzen du komunztaduranEz dut aurkitu jarrera honen aldeko berariazko teorizaziorik (adibideak, bai, ugari). Zerbait ekarriko hona, eta Fernando Reyk Itzul posta-zerrendara igorritako mezu hau (2003-05-06) dakarkizuet (Juan Garziarenaren iritzi-truke berekoa da). Nik honelaxe idazten dut beti.Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.Zer du txarra horrek?Esaldi horiek, niretzat, kopulatiboak dira eta subjektuaren komunztadura hurbileneko aditzarekin egiten dut.Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.Aita goizean baratzera ...


Ageriko aditza laguntzaileak agintzen du komunztaduranHasi aurretik, esan dezadan beti izan naizela iritzi honetakoa, baina azkenaldian apur bat hoztu zait jarrera honen aldeko erabateko suhartasuna.Patxi Petrirenaren eta Juan Garziaren azalpenak aldatuko ditugu hona.a) Patxi Petrirena: MorfosintaxiaLana oraindik ez da argitaratu (EIMAren estilo-liburuaren parte izango da), eta, horregatik, iruzkinak egiteko txostenetik hartu dugu aipua.Aditz guztiak erregimen berekoak ez direnean, laguntzailea agerian duen aditzarekin egiten du subjektuak komunztadura (b eta c kasuak).a) Mutikoa gelan sart...


Ez nuke ur handitan sartu nahi, baina zer da, bada, notebook hau, gogoetarako bidea ez bada?Urteotan askotan izan dut kezkagai aditz laguntzailearen elipsia. Ez pentsa, gero, loak hartu ezinik egon naizenik. Dena den, zeharo interesgarria iruditu zait gaia, oraindik, nik dakidala, ez baita guztiz trenkatu nola egiten den komunztadura aditz laguntzaile isilduko sortetan (barkatu terminologia informala).Funtsean bi eredu daude:Mikel Iruñera joan eta hainbat mandatu egin zituen.Mikelek, Iruñera joan, eta hainbat mandatu egin zituen.Puntuazio moldeak gorabehera, komunztadurari dagokionez, horie...


Azken iruzkinak