Aditz laguntzailearen elipsia (V): gaurko erabileran

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-11-12 08:03

Patxik ekarri dizkigu adibide batzuk Ereduzko Prosa Gaur datu-basetik (eskerrik asko!). Geuk ere bagenuen horretarako asmoa, joan eta segmentua bilatuta.

Hona hemen emaitzak:



Elizen Arteko Biblia

Joabek erregeagana joan eta esan zion: "Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten?

 
Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten:

 Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar)

Eta nik joan eta McGonagall andereñoarena begiratu nuen erregistroan, eta mende honetan zazpi animagus bakarrik izan dira, eta Pettigrewen izena ez zegoen zerrendan...

Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Elkar/Alberdania)

Gero Amy txabolaren beste aldera joan eta han, eserita, burua sorbalda aldera okertu eta ilea txirikordatu zuen, esanez:-Ez hadi gero gauaren erdian hil, entzun?

Neska harraskara joan eta katilukada ur ponpatu zuen.

 Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania)

Ni izkinara joan nintzen itsumustuka, neure ohiko aulkira, eta Nanniek, arasara joan, eta jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen.

 Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Elkar/Alberdania)

Andereñoa hitzik esan gabe belazera joan eta kapela ekarri zion.

Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela)

Nik lanera joan eta egun guztia lasterka ematen nuen entregatu behar ziren zapata kaxa handi haiekin

Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania)

Erretorea, gertatzen ari zenaz jabeturik, Leo Steinitzengana joan eta zerbait esan zion belarrira, niri gehiegizkoa iruditu zitzaidan kortesia batez.

Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela)

Gero ama aitarengana joan, eta esaten zion:

Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey (Elkar/Alberdania)

Gero mezulariak azokara joan eta kondenatuen izenak eta delituak aldarrikatu zituzten.

16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa)

Amona xahar bat Gizonarengana joan eta paketea ukitzen dio.

 Ulises, Homero / Juan Kruz Igerabide (Erein)

Bada, ninfak joan eta esan zion uzteko negarrak eta mozteko enbor batzuk, haiekin almadia bat egiteko, etxera bidaliko zuela eta; biderako ogi eta ardo ugari ere emango ziola, eta zer jantzi ere bai.

 Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar)

Oharrik utzi izan ez banio gutxienez, ertzainak gela miatzera joan eta liburua aurkitu zutela esan niezaiokeen, baina momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen.




Biharko utziko ditugu ondorioak. Dena den, nabarmena da nahaste-borrastea.


Utzi iruzkina: