Kategoria: aditz_laguntzailea
Duela urte bi, aditz laguntzailearen isiltzeari buruzko artikulu koskor bat idatzi genuen 2tzul blogerako. Ondorioetako bat, nagusia, zera izan zen: nekez isiltzen dela aditz laguntzailea, aurretik laguntzaile bera aipatua ez bada.Axularrek berretsi digu uste hori:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen, hekin iaten, eta edaten zuen, hekin zuen lakhet.Prosodiak hiru unitate bereiziko lituzke hondarreko perpaus sorta horretan, bakoitza laguntzaile bati lotua:eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin [ibiltzen ...
Gaur egungo testuen argitan, ondoriorik nabarmenena da bi eredu ditugula ondoz ondo. Esan liteke idazleak, itzultzaileak edo editoreak sistematiko samarrak direla honetan: Elizen Arteko Biblian subjektuak laguntzailearekin egiten du beti komunztadura (hona ekarri baino adibide gehiago badira); Anton Garikanoren itzulpenetan, lehenbiziko aditzarekin bat doa subjektua, eta beste horrenbeste esan daiteke Fernando Reyren lanez.Ez dirudi, beraz, subjektuaren eta laguntzailearen arteko aldeak lebarik daukanik, edo beste faktoreren bat aintzat hartu behar denik.Klasikoetan argibide bila jarraitu b...
Patxik ekarri dizkigu adibide batzuk Ereduzko Prosa Gaur datu-basetik (eskerrik asko!). Geuk ere bagenuen horretarako asmoa, joan eta segmentua bilatuta.Hona hemen emaitzak: Elizen Arteko Biblia Joabek erregeagana joan eta esan zion: "Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten? Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten: Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar) Eta nik joan eta McGonagall andereñoarena begiratu nuen erregistroan, eta mende honetan zazpi animagus bakarrik izan dira, eta Pettigrew...
Ez da erraza bilaketak egitea, hitz bat edo hitz sail bat bilatzen ez duzunean. Haztamuka ibili nahi ez, eta bilaketa nola edo hala mugatu behar izan dugu. Kontuan izanda perpaus koordinatuetan ugari direla laguntzaileen elipsiak, joan eta eta etorri eta segmentuak xerkatu ditugu, baina ez dugu aurkitu ezer adierazgarririk bigarren horretarako. Joan eta Pernandok izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan. (Gregorio Muxika: Pernando Amezketarra) Atzean zetorren soldaru prantzesak txoperrarenganaño joan eta itz egin zion. (Txillardegi: Leturiaren egunkari e...
Subjektutik hurbilen dagoen aditzak agintzen du komunztaduranEz dut aurkitu jarrera honen aldeko berariazko teorizaziorik (adibideak, bai, ugari). Zerbait ekarriko hona, eta Fernando Reyk Itzul posta-zerrendara igorritako mezu hau (2003-05-06) dakarkizuet (Juan Garziarenaren iritzi-truke berekoa da). Nik honelaxe idazten dut beti.Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.Zer du txarra horrek?Esaldi horiek, niretzat, kopulatiboak dira eta subjektuaren komunztadura hurbileneko aditzarekin egiten dut.Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.Aita goizean baratzera ...
Ageriko aditza laguntzaileak agintzen du komunztaduranHasi aurretik, esan dezadan beti izan naizela iritzi honetakoa, baina azkenaldian apur bat hoztu zait jarrera honen aldeko erabateko suhartasuna.Patxi Petrirenaren eta Juan Garziaren azalpenak aldatuko ditugu hona.a) Patxi Petrirena: MorfosintaxiaLana oraindik ez da argitaratu (EIMAren estilo-liburuaren parte izango da), eta, horregatik, iruzkinak egiteko txostenetik hartu dugu aipua.Aditz guztiak erregimen berekoak ez direnean, laguntzailea agerian duen aditzarekin egiten du subjektuak komunztadura (b eta c kasuak).a) Mutikoa gelan sart...
Ez nuke ur handitan sartu nahi, baina zer da, bada, notebook hau, gogoetarako bidea ez bada?Urteotan askotan izan dut kezkagai aditz laguntzailearen elipsia. Ez pentsa, gero, loak hartu ezinik egon naizenik. Dena den, zeharo interesgarria iruditu zait gaia, oraindik, nik dakidala, ez baita guztiz trenkatu nola egiten den komunztadura aditz laguntzaile isilduko sortetan (barkatu terminologia informala).Funtsean bi eredu daude:Mikel Iruñera joan eta hainbat mandatu egin zituen.Mikelek, Iruñera joan, eta hainbat mandatu egin zituen.Puntuazio moldeak gorabehera, komunztadurari dagokionez, horie...