Aditz laguntzailearen elipsia (VI)

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-11-14 08:05

Gaur egungo testuen argitan, ondoriorik nabarmenena da bi eredu ditugula ondoz ondo. Esan liteke idazleak, itzultzaileak edo editoreak sistematiko samarrak direla honetan: Elizen Arteko Biblian subjektuak laguntzailearekin egiten du beti komunztadura (hona ekarri baino adibide gehiago badira); Anton Garikanoren itzulpenetan, lehenbiziko aditzarekin bat doa subjektua, eta beste horrenbeste esan daiteke Fernando Reyren lanez.

Ez dirudi, beraz, subjektuaren eta laguntzailearen arteko aldeak lebarik daukanik, edo beste faktoreren bat aintzat hartu behar denik.

Klasikoetan argibide bila jarraitu behar dugu, ea handik argi apur bat datorren. Itxaron egin beharko duzue, hala ere, gesu batean (hemen inguruan esaten den bezala).


Utzi iruzkina: