Aditz laguntzailearen elipsia (I)

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-11-05 07:55

Ez nuke ur handitan sartu nahi, baina zer da, bada, notebook hau, gogoetarako bidea ez bada?

Urteotan askotan izan dut kezkagai aditz laguntzailearen elipsia. Ez pentsa, gero, loak hartu ezinik egon naizenik. Dena den, zeharo interesgarria iruditu zait gaia, oraindik, nik dakidala, ez baita guztiz trenkatu nola egiten den komunztadura aditz laguntzaile isilduko sortetan (barkatu terminologia informala).

Funtsean bi eredu daude:

Mikel Iruñera joan eta hainbat mandatu egin zituen.
Mikelek, Iruñera joan, eta hainbat mandatu egin zituen.
Puntuazio moldeak gorabehera, komunztadurari dagokionez, horiexek dira eredu nagusiak.  Eta horietaz ere izan da idatzi duenik. Hala, ekarriko ditugu besteren esanak gure txoko honetara, eta, hondarrean, ahaleginduko gara zerbait argitzen eskura ditugun corpusetan bilaketa eginda (ez dizuet emaitza argirik agintzen).



Utzi iruzkina: