Patxik ekarri dizkigu adibide batzuk Ereduzko Prosa Gaur datu-basetik (eskerrik asko!). Geuk ere bagenuen horretarako asmoa, joan eta segmentua bilatuta.Hona hemen emaitzak: Elizen Arteko Biblia Joabek erregeagana joan eta esan zion: "Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten?  Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten:  Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar) Eta nik joan eta McGonagall andereñoarena begiratu nuen erregistroan, eta mende honetan zazpi animagus bakarrik izan dira, eta Pettigrew...


EHUko Euskara Institutuak bekoz beko ipini ditu Hiztegi Batua eta Ereduzko Prosa Gaur datu-basean bildutako gaur egungo idazleen testuak. Hemen duzue. Lan bikaina.