Igo olatura!

saninaziyuek 1456152630964 saninaziyuek | 2011-07-04 00:00

Festak gero eta gertuago dauzkagu eta Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak asanbladara deitu nahi ditugu herritarrak. Bilkura bihar (asteartea) egingo da, 21:00etan udaletxeko arkupetan. Ekimenetan parte hartzeaz gain, festen antolaketan ere herritarren parte hartzea sustatu nahi dugu eta horretarako antolatu dugu  asanblada. Herritarron parte hartzeaz ari garenean, bere osotasunean ari gara. Hau da, antolatutako ekimenetan partaide izatetik haratago, berauek antolatzen ahalik eta herritar gehien inplikatzeaz ari gara. Funtsean, lau helburu izango ditu asanbladak: antolatzeko e...


15 urtetik gora dira, herriko hainbat gaztek, Azpeitian Gazteok Zer?! gazte asanbladan antolaturik, Saninaziyuetako alternatiba eraikitzeari ekin zionetik. Bi helburu argirekin ekin zioten bideari: * Alde batetik, egitarau instituzionalean zegoen hutsuneaz oharturik, gazteentzako ekimenak antolatzea. * Bestetik, festa eredua iraultzea, herritarrak ikusle izatetik, parte hartzaile izatera pasatzea, hau da, festetan herritarrak izatea protagonista. Urteak pasa dira eta egindako ibilbidea emankorra izan da. Agian, bada garaia inflexio puntu berri bat markatzeko, helburuak berriro zehaztuz.


Iaz, amona mantangorriren irudi eta koloreekin lepoko zapiak izan baziren auzoko festetan, aurten maindireekin dator festa batzordea.Ekimenak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, auzoa kolore biziz betetzea, ahalik eta balkoi gehienetara iritsiz. Bestetik eta maila berean, auzotarren parte hartzea bultzatzea festetan.Maindireek mantangorriren koloreak eta irudiak dituzte, "Gora Xanjuandei!!!" irakur daitekeelarik bertan. Oraingoz, Izaro eta Niza tabernetan daude salgai. Jadanik, auzoko balkoi batzuetan ikus daitezke. Animatu zu ere!


Datorren asteartean, hilak 31, hasiko dira eta igandean, ekainak 5, bukatu Antolatzaileek adierazi dutenez, "aurtengo festak ere mimo handiz prestatu ditugu, maite dugun auzoa delako, maite ditugun jaiak direlako"Datorren astean hasiko dira 2011ko Sanjuandegiko festak. Hilaren 31n hasi eta ekainaren 5ean bukatuko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, "aurtengo festak ere mimo handiz prestatu ditugu, maite dugun auzoa delako, maite ditugun jaiak direlako". Egitarau zabala prestatu dute: musika, dantza, ume jolasak, bazkaria, afaria... eta egitarauarekin guztien "gustuak eta beharrak as...



Ustegabeko arrakasta izan du bideoak. Besteak beste, berria.infoko azalean eta Bilboko hamaikatb-n ikusi ahal izan dugu. Youtuben bertan, mila bixitatik gora izan ditu dagoeneko.


XANJUANDEIKO FESTAK 2011 - AZPEITIAMaiatzak 31, Asteartea22:00  Idiazabalgo Txiste-kontalariakDiego tabernanEkainak 1, Asteazkena20:30  Bertso afaria Baigera IInBeñat Lizaso eta Iker ZubeldiarekinEkainak 2, Osteguna21:00 Mus txapelketa Ongi Etorri erretegianInskripzioa: 30€Sariak:1. - 600€, txapelak eta ikur sariak2. - 400€, eta ikur sariak3. - 250€4. - 150€Ekainak 3, Ostirala “Gazte eguna”18:30 Auzoko lokalaren irekiera eta luntxa19:30 Amona Mantangorriren jeitsiera19:35 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta21:00 Gazte afaria23:00 Saloiko da...


Festetako spota

xjauzolanean 1456153786868 Xj auzolanean | 2011-05-12 03:02


    Maiatzaren 3an, gaueko 21:00tan, auzoko lokalean egingo den bilkuran azalduko dituzte aurtengo festen nondik norakoak    Aurten, Maiatzaren 31tik, Ekainaren 5a bitarte ospatuko dira "Xanjuandeiko Festak". Hurrun zirudien astea, ia gainean dugu. Baina ez gaitu ez, ezustean harrapatu. Auzotar talde batek, asteak daramatzagu aurtengo egitaraua osatzen.    Ilusioz eta indarrez ekin diogu auzolanari, aurreko urteetan bezala, auzoko festak indartzeko asmoz. Azpiegiturari, komunikazioari, auzo izaerari eta parte hartzeari bide emanez, aurrera goaz. ...


Saninaziyuek

argi 1456131013480 Argi | 2009-08-12 16:26

“ Balorazioa positiboa da. Jendeak ondo erantzun du” Larunbat eguerdiko istiluak alde batera, ondo joan dira Saninaziyuek “Azken Egunetan jakin genuen Lehendakaria ez zela etorriko”   Alex Silva> Saninaziotako erresaka pasatu ondoren udaletxean ere lanean hasi dira. Javier Altuna, Azpeitiko festa batzorde burua, jaietako balorazioa positiboa dela gogoratu digu, aurtengo Saninazioak ondo joan dira. Egoera ekonomikoa onena ez bada ere jaiak antolatzen hasi aurretik bazekiten Azpeitiko festetan ahalegin handia egin beharko zutela. “Aurrekontua murriztuta, saiakera eta aldaketa ugari eg...


Santio festetako igandean, hilak 26, 17:00etan bikotekako bizikleta eta korrika desafioa jokatuko dugu. Sariak: irabazleentzat, txapel bana; beste guztientzat, herritarren txaloak.Bikotekideak neska-mutilak izan behar dira; batek bizikletaz zirkuitu luzeari 3 buelta eman behar dizkio eta besteak lasterka zirkuitu motzari 2 buelta.Hau da bizikletazko ibilbidea:tagzaniapaste Bizikletazko ibilbideaEta hau korrika egin beharrekoa:tagzaniapaste Korrikalarien ibilbideaHauek dira orain arte izena eman dutenak: Korrikalaria. Txirrindularia. Arantxa E. Tomas I. Doltza. ...


festak

alina 1456130651144 alina | 2009-04-01 13:38

Argazkiak.org | festak! © cc-by-sa: alinaberta festak iragartzeko animazio bat dugu.


añorgako festak!

izan_ziatez_zu 1456148096573 kuku! | 2008-12-01 12:06

AÑORGAKO FESTETAKO KARTELA! INFORMATIKAN EGINIKO AZKENETARIKO ARIKETA BAT DA! ANIMATU ZAITEZTE AÑORGAKO FESTETARA!


BADATOZELA!Azkenean iristear ditugu Arabatakada eta Txomin Txapel!Lehena, Maiatzaren 15ean (osteguna) Gasteizko unibertsitateko euskal ikasleek antolatua eta bigarrena hurrengo egunean (ostirala) gure fakultatean Eskoriatzako HUHEZIN.Giro ezin hobea ziurtatua egongo da beraz animatu!!!


Beasaingo festetako bigarren astebukaera iritxi beharra izan du kalera irten eta zertxobait "desmadratzeko". Beasainen bigarren larunbatean mozorrotzen garelarik, aurtengo aukera "Playa de Bakio"ko marinela izan da. Erreskateko diruz lepo beteriko zorroa, itsasontzia, piratez babesteko pistola eta kresalak lausoturiko ilajea barne:  "Que nos quiten lo bailau"Larunbata xelebre xamarra izan da koadrilla erdia Donostiako futbol talde baten partidua ikustera Kadizera joan baidira eta beste erdia aldiz missing izan delako. Hori horrela izanda, kalera atera bezain pronto Fernando&Co.reki...


Lazkaoko festetan erreibindikazioak ere lekua izango du. Gazteek larunbat honetan, hilak 26, arratsaldeko 20:00etan, AHTren aurkako manifestazioa antolatu dute. Lazkao zuzenean "herri afektatu" gisa oraindik (ez baitauzkagu proiektuaren xehetasunak) katalogatu ezin badute ere, afektatuak denok garela, euskal herritar guztiok garela argi dago. Horrexegatik, Lazkao ere AHTren aurka!!!!


Zamudio jai giroan murgildu da ostiraletik    Goizean alai alai zeuden zamudiotar (Bizkaia) denak, izan ere jaiak ospatzen dituzte asteburu honetan.Denetarik egongo da egunean zehar, kale giroa ez da faltako, ziur. Iganderarte aukera dago bertara hurbiltzeko eta egunean zehar aipatu legez egongo zire artisau azoka, kalejira... parte har daiteke.     Gazteei normalean gehiengoei gau-giroan murgiltzea gustatzen zaie eta hori argi dago ez dela faltako.Lehen egunean, azaroaren 9an, Laia, Trikizio eta bukatzeko DJak egongo dira gau guztian, kale giroa alaituz eta musika ...


Aurten ere hemen dira Gazte Festak. Azaroak 2-3 izango dira. Gazteak diruditen festak izan arren, 9. aldia izango da aurtengoa. "Ez ahaztu TXALUPAK prestatzea" Hau izango da egitaraua: Ostirala 18:00       Umeen jokuak. Gazte Pikun 19:00       Dardo Txapelketa. Gazte Pikun. 21:15                Pintxo Lehiaketa. Kuadrila bakoitzak hiru (3) pintxo aurkeztu beharko ditu:         -Tortila       &nbs...


Zer da hau?Ezin sinetsita nabil.Leihaketa publiko baten ostean, hutsik utzi dute sariketa eta beste kartel hau enkargatu dute. Orain, Gasteizko kaleetatik zintzilik daude kartelok, auzo lotsa eraginez.Pena nuen aurtengo Zeledon jaitsiera galtzeagatik, baina joan egin zait.


lo egitea 2

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2007-07-25 09:22

80. hamarkadan abesti batek zioen bezala "lo egin txalo pintxalo kume..."hortaz, ohartzen gara lo kontuak kontuan hartzen direla, abestiaren letretan azaltzen baitira. Gure bizitzaren ia 1/3 ematen dugu lotan ( batzuk gehiago beste batzuek gutxiago), beraz, gure naturak horrelako eskakizuna egiten badigu, prozesu garrantzitsu bat izan beharko du. Alde batetik, gorputzarako atseden momentua da. Gure gorputzeko zelulak berritzen dira, organo askoren deskantsua da, zentzuetarako etenaldia ( ez da horietako gehienen bidez informaziorik sartzen) eta bestetik burmuinerako sailkapen prozesurako pr...


...ta Xabier Saldias atorrantea ixilarazi dezatela behingoz!!Herriko festak ditugu Beasainen, ta asteleheneko koadrilla egunean Eganek jo du beste behin ohiko legez. Hobeto esateko, Egan baino, Xabier Saldias ta hiruna go-go.Urteak dira azpeitiar bibotedunak pelmadea ematen digula beasaindarroi bere errepertorio desfasatu eta patetikoarekin.                         Gaztetxoentzako ere jasangaitza suertatzen da.Handik atxur politt batekin genbiltzala ta argazki kamarea nirekin n...


Eraiki beharreko marku berriak, naziotasun eskubidea aintzat hartu beharko du. Abenduaren 6an, lanera, ikastetxera eta Nazio bat garelako euskal herritarron eskubideak errespetatu AUTODETERMINAZIOA lelopean burutuko den nazio manifestaldian parte hartzera deitzen dugu euskal jendartea. Bai Euskal Herriari herri eragilea jaio zen unetik, apostu zuzen eta argi baten baitan, egin zuen: eskubide politiko eta zibilen defentsa izango zen aurrerantzean egin beharreko lana. Jadanik urte batzuk eman ditugu marraztutako bidea egiten, eta gaur eta hemen esan dezakegu bete betean asmatu izan dugula...