Maindire gorriak balkoietara!

xjauzolanean 1456153786868 Xj auzolanean | 2011-05-25 14:42

Iaz, amona mantangorriren irudi eta koloreekin lepoko zapiak izan baziren auzoko festetan, aurten maindireekin dator festa batzordea.

Ekimenak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, auzoa kolore biziz betetzea, ahalik eta balkoi gehienetara iritsiz. Bestetik eta maila berean, auzotarren parte hartzea bultzatzea festetan.

Maindireek mantangorriren koloreak eta irudiak dituzte, "Gora Xanjuandei!!!" irakur daitekeelarik bertan. Oraingoz, Izaro eta Niza tabernetan daude salgai. Jadanik, auzoko balkoi batzuetan ikus daitezke. Animatu zu ere!


Utzi iruzkina: