Xj auzolanean

Xanjuandeiko auzo eragilea

uztarria.comUrola ibaiaren bazterrak garbitzeko elkartuko da hainbat lagun datorren zapatuan, urtarrilaren 28an. Udalak herritar baten proposamenari eutsi eta hainbat talde eta eragilek bat egin dute ekimenarekin. Joan den abenduaren 14an Denon artean kanpaina aurkezteko Sanagustinen egin zuten herri kontseiluan jasotako proposamenetako bat izan zen hori eta, talde eta eragileetako kideek ez ezik, nahi duten herritar guztiek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. 08:30erako plaza Nagusira agertzea besterik ez dute izango. Atzo, astelehena, eman zuten prentsaurrean auzolanean eg...

Hiru urte baino gehiago pasa dira, XJ auzolanean auzorako lokal bat eskatzen hasi zenetik. Ordutik ez dio utzi eskaera honek lehen mailako izateari: 350 sinadura bildu ziren, auzoko komertzio eta taberna ugarik ere atxikimendua adierazi zioten ekimenari… Ordutik, euria egin du eta XJ auzolaneanek bere kabuz lokal bat alokatzea erabaki zuen. Orain arte bere beharretarako erabili izan du biltoki bezala, bilerak egiteko, festetan dirua ateratzeko… nahiz eta auzotarren batek behar izan duen guztian inongo oztoporik gabe erabili izan duen. Baina jauzi berri bat emateko unea dela erabaki d...

Aurreko astean aurkeztu zuen Azpeitiko Udal Gobernuak kanpaina hau. Bertan, herritarren parte hartzea bultzatu nahi da 2012ko aurrekontuak egiteko. Herri kontseiluan azaldu zutenez, auzoka eta arloka egingo dira batzarrak. XJ auzolaneanek, Sanjuandegin abenduaren 28an egingo den batzarrean parte hartzeko asmoa agertu du eta auzotarrei ere bertara gerturatzeko dei egin die. XJ auzolaneanek bere iradokizun propioak landuko ditu batzarrerako. Proposamenak, auzo ikuspegian egingo ditu eta ez taldearen beharretan zentratuta. Auzotarrei ere, auzo ikuspegiaren parte hartzen saiatzea propos...

Arratsaldeko 19:00etarako talde ederra bildu zen Xanjuandeiko kaleetan kantuan aritzeko. Eguraldiak laguntzen ez zuen arren, ia ordubetez aritu ziren auzoko gune ezberdinetan abesten. 21:00ak  alderako eseri ziren Baigera IIn afaltzeko prestatu zieten mahaian. 30 lagunek zuten afarirako txartela. Hala ere, gaua aurrera joan ahala, inguruko mahaietan zen jendea ere giroan barneratuz joan zen, guztiak batean kantuz jarri ziren arte. Kantua eta lagunarte jatorra nagusitu ziren goizeko 1:00 arte. XJ auzolaneanetik, Baigerakoen ekarpena txalotu nahi izan dute, euren kanturako grina ...

Iaz azaroan egin bezala, 2011n abenduaren 16rako egin du proposamena XJ auzolaneanek: auzoa kantuz alaitzea. Ekimena Baigerarekin alkarlanean antolatu duteLehen hitzordua 19:00etan izango da, Baidera IItik abiatuko den txikiteoarekin. Ondoren, 20:30etarako jarri dute afalordua eta guztiari bukaera ona emateko, afalostea ere kantuz alaitzea da asmoa.Afarirako txartelak, 15 eurotan jarriko dituzte salgai hurrengo egunetan, Baigera I eta Baigera IIn bertan. Menuak afaria, postrea eta kafea barnebiltzen ditu.Iazkoan 50 bat lagun bildu ziren ekimen honetan eta aurtengorako ere kanturako gogoz di...

Asteburu honetan, Xj auzolaneaneko kideak, herri palestinarrari elkartasuna adieraziz, bertara bidaltzeko medikamenduak biltzen aritu dira auzoan.Ostiral eta Larunbatean, goiz eta arratsaldez izan dute postua muntatuta. Azpeitiko gazte asanblada ari da ekimen hau burutzen hilabete osoan zehar, herriko plazan postua jarrita eta pasa den astebururako hartu zion erreleboa Xanjuandeiko auzo eragileak.Etorkizunean ere, "herriko eragileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa" agertu dute XJ auzolaneanetik.

Aukera zutenetatik, ia %70ak parte hartu du bozka emanez, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan. Amaiurrek jaso ditu bozka gehien (1074) eta EAJ-PNV izan da bigarren indarra (493). PSOE (207) eta PP (140) izan dira ondoren bozkatuenak eta gainontzeko alderdi politikoak %2aren azpitik geratu dira.Amaiurrek, Azpeitian orokorrean lortu dituen portzentaien antzekoak lortu ditu (%54,05), gehiengo absolutuarekin. EAJ-PNVk berriz (%24,81), behera egingo luke auzoan herriko portzentaiekin alderatuta PSOE (%10,42) eta PPren (%7,05) mesedetan.

Larunbat honetan, Azaroak 19, Xj auzolaneanen bilera izango da mantangorri lokalean. Ikasturte berriko erronkak, lokala eta funtzionamendu berriaren inguruan arituko gara besteak beste. Taldeko kideek, auzotarrei dei egiten diete bertaratzeko eta parte hartzeko. Zer: batzarraTokia: mantangorri, auzoko lokalaEguna: Azaroak 19, LarunbataOrdua: 11:00Gaia: ikasturte berria, lokala eta funtzionamendua

xjauzolanean 1456153786868

Xj auzolanean, Xanjuandeiko (Azpeitia) auzo eragilea da. 2008an sortua, auzoa biziberritzeko asmoz

Kategoriak