Xj auzolaneaneko kideek, batzarra burutu zuten Irailean. Hiru urteko ibilbidearen ondoren, bilakaeraren balorazioa egin eta aurrera begireko lan ildoak zehaztu zituzten.Helburu, auzo komunitatea sortzea dute. Horretarako hainbat bitartekoren inguruan ere urratsak emateko beharra azaldu dute. Bitarteko nagusietaz, ekimenak, lokala, bitarteko ekonomikoak, antolakuntzaz eta bitarteko komunikatiboez aritu ziren batzarrean.Ekimenak eta lokalaEkimenak helburu izan beharrean, auzo komunitatea indartzeko tresna moduan kokatzea izan da urrats garrantzitsuetako bat. Gauza bera gertatu da lokalarekin....
Xj auzolaneanek badu bere Klikmetroa. 4664. metroa hartu dugu. Auzolanean, eraiki dezagun Euskal Herria!Gure Klikmetroa ikusteko sartu hemen.
Auzorock 2 jaialdian, herritar batek diruzorro gorri bat galdu zuen. Bertan, bi USB zituen jabeak lanerako materialarekin. Laguntzerik izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan, xjauzolanean@hotmail.com helbidera idatziz edo kalean bertan.Mila esker!
Ostegunean hasi eta hiru egunez musikak hartu du Xanjuandei auzoa eta herriko musika talde ezberdinak entzuteko aukeraren aurrean, eguraldi txarraren gainetik, ez dute hutsik egin herritarrek.Kontzertu guztietan jende mordoxka ibili da eta arretaz jarraitu dituzte zaleek musika talde ezberdinak. Nabarmentzekoa izan zen, 12 Triburen kontzertuan sortu zen giroa.Bestalde, herri bazkarian 180 lagunek bazkaldu zuten eta 100 inguru izan ziren alde zaharrerainoko kalejiran parte hartu zutenak.Argazkian Kasik (DVtik hartua)
Gaueko hamarretan izango da kontzertua. Ordubetez, poesia musikatuaz gozatzeko aukera izango da Izaro Tabernan. Euskal Herrian poesian aritzen diren idazle ezberdinen lanak entzun ahal izango dira.Hiru egunez musikak hartuko du auzoa eta Larunbatean lehertuko da jaia, beste hainbat eragilerekin batera antolatu den Auzolanari Klik! Kilometroen aldeko jai handiarekin.
Zapatuarako, hilaren 17rako, egun guztiko egitaraua antolatu dute XJ auzolaneanek, Kilometroak 2011ko antolatzaileek, Tabernarien Elkartekoek eta Azpeitiko Udalekoek elkarlanean Hala, puzgarriez, herri bazkariaz, Xake Txapelketaz, kontzertuez... gozatzeko aukera egongo da egun guztian Egun gutxi falta dira Kilometroak 2011 festa egun handirako. Kilometroen harira, hainbat ekimen antolatu dituzte urte guztian, eta datorren zapatuan, hilak 17, Auzolanari Klik! Hik lan eta nik jai Eguna ospatuko dute XJ auzolaneanek antolatutako AuzoRock musika jaialdiaren baitan. 2011ko Kilometroetako...
Irailaren 17an, Auzolanari Klik! egunaren baitan ospatuko den Herri Bazkarirako txartelak, jadanik salgai daude taberna ugaritan. 10 euro kostatuko da txartel bakoitza. Paella, edaria, postrea eta kafea barne bilduko ditu bazkariak.Bestalde, arazorik izanez dero, 636824474 telefonora deituta ere eskuratu ahal izango dira txartelak.
Bigarren urtez, herriko musika taldeei plaza eskaini zaie xanjuandegiko jaialdi honetan kontzertua eskaintzeko. Aurten gainera, Kilometroen aldeko egunaren baitan jazoko dira larunbateko ekitaldiak.Bestalde, karpa erreldoi batekin indartuko da azpiegitura eta kontzertuetarako musika ekipoa eta argiak ere aukera berriak eskainiko dizkigute.Irailaren 15, 16 eta 17an zehar luzatuko da aurtengo musika jaialdia. Egitaraua osorik ikusteko kliketu hemen.
Irailaren 17rako, egun bateratua antolatu dute 2011ko Kilometroetako antolatzaileek, Azpeitiko Tabernari Elkarteak eta Xj auzolaneanek.Goizeko hamaiketan hasiko dira ekimenak xanjuandei auzoan AuzoRock 2 jaialdiaren baitan.18:00etan kalejira alde zaharreraArratsaldean, Kilometroen aldeko kalejira alaia burutuko da xanjuandeitik alde zaharrera. Herrian jarraituko du festak eta honi bide emanez, aurtengo AuzoRock-eko ekimenik ez da izango ordu horretatik aurrera.Egitarau osoa ikusteko egin Klik!
Iaz, amona mantangorriren irudi eta koloreekin lepoko zapiak izan baziren auzoko festetan, aurten maindireekin dator festa batzordea.Ekimenak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, auzoa kolore biziz betetzea, ahalik eta balkoi gehienetara iritsiz. Bestetik eta maila berean, auzotarren parte hartzea bultzatzea festetan.Maindireek mantangorriren koloreak eta irudiak dituzte, "Gora Xanjuandei!!!" irakur daitekeelarik bertan. Oraingoz, Izaro eta Niza tabernetan daude salgai. Jadanik, auzoko balkoi batzuetan ikus daitezke. Animatu zu ere!