Datorren asteartean, hilak 31, hasiko dira eta igandean, ekainak 5, bukatu Antolatzaileek adierazi dutenez, "aurtengo festak ere mimo handiz prestatu ditugu, maite dugun auzoa delako, maite ditugun jaiak direlako"Datorren astean hasiko dira 2011ko Sanjuandegiko festak. Hilaren 31n hasi eta ekainaren 5ean bukatuko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, "aurtengo festak ere mimo handiz prestatu ditugu, maite dugun auzoa delako, maite ditugun jaiak direlako". Egitarau zabala prestatu dute: musika, dantza, ume jolasak, bazkaria, afaria... eta egitarauarekin guztien "gustuak eta beharrak as...
Ustegabeko arrakasta izan du bideoak. Besteak beste, berria.infoko azalean eta Bilboko hamaikatb-n ikusi ahal izan dugu. Youtuben bertan, mila bixitatik gora izan ditu dagoeneko.
Enekoitz Aizpuru (4.) eta Vanessa Cerrajero (5.) izan ziren aurreneko azpeitiarrak Bide-Onakoek antolaketan lekukoa pasatzea espero dute: "Gu laguntzeko prest, baina bakarrik ezin dugu" Kirolariak, antolatzaileak eta babesleak, lasterketaren podioan. Hektor Llanos gasteiztarra eta Leire Atxutegi zumaiarra izan ziren atzo, igandea, Sanjuandegiko V. Mendi Lasterketan azkarrenak. Enekoitz Aizpuru (4.) eta Vanessa Cerrajero (5.) izan ziren aurreneko azpeitiarrak. Hasieran izena emandakoetatik batzuek parte hartu ez zuten arren, iaz baino gehiago izan ziren 15 kilometroko proba egin zut...
XANJUANDEIKO FESTAK 2011 - AZPEITIAMaiatzak 31, Asteartea22:00 Idiazabalgo Txiste-kontalariakDiego tabernanEkainak 1, Asteazkena20:30 Bertso afaria Baigera IInBeñat Lizaso eta Iker ZubeldiarekinEkainak 2, Osteguna21:00 Mus txapelketa Ongi Etorri erretegianInskripzioa: 30€Sariak:1. - 600€, txapelak eta ikur sariak2. - 400€, eta ikur sariak3. - 250€4. - 150€Ekainak 3, Ostirala “Gazte eguna”18:30 Auzoko lokalaren irekiera eta luntxa19:30 Amona Mantangorriren jeitsiera19:35 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta21:00 Gazte afaria23:00 Saloiko da...
Maiatzaren 3an, gaueko 21:00tan, auzoko lokalean egingo den bilkuran azalduko dituzte aurtengo festen nondik norakoak Aurten, Maiatzaren 31tik, Ekainaren 5a bitarte ospatuko dira "Xanjuandeiko Festak". Hurrun zirudien astea, ia gainean dugu. Baina ez gaitu ez, ezustean harrapatu. Auzotar talde batek, asteak daramatzagu aurtengo egitaraua osatzen. Ilusioz eta indarrez ekin diogu auzolanari, aurreko urteetan bezala, auzoko festak indartzeko asmoz. Azpiegiturari, komunikazioari, auzo izaerari eta parte hartzeari bide emanez, aurrera goaz. ...
Azaroaren 19an, ostirala, kantu afaria antolatu da Xanjuandegin, Xj auzolanean eta Baigeraren artean. Helburuak, kanturako kulturari bultzadatxo bat ematea eta, nola ez, arratsalde atsegin bat pasatzea dira. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, xanjuandegiko Baigeran (Baigera II), kantu txikiteoarekin, trikiti eta kitarrak lagunduta. 21:00etan amaituko da, afaltzeko orduan alegia. Baigera IIn izango da afaria eta ondoren kantuz jarraitzeko aukera izango da, nahikoa egin arte! Afarirako txartelak, 15 eurotan, Baigera Ien (kalekoan) eta Baigera IIan (Xanjuandegikoan) edo xjauzolanen...
Xj auzolanean eragilek, bloga sortu berri du bere ibilbidean urrats berri bat emateko. Pixkanaka pixkanaka, proiektuaren oinarriak sendotuz doaz. Gustuko izango duzulakoan, auzolanean aurrera goaz!
Abuztuko oporraldia amaitu bezain laister, martxan da xjauzolanean. Iraileko tristurei aurre egiteko eta musika jaialdi xume batekin eman nahi zaio hasiera ikasturte berriari. Inguruko eta herriko talde ezberdinek joko dute Irailaren 17 eta 18an, AuzoRocken lehen edizio honetan, Zortzi talde izango dira guztira: ostiralean, 20:00etatik aurrera Arantzetan, Azkaiter Pelox eta Abaro entzuteko aukera izango da eta larunbatean berriz, 18:00etan hasi eta afalordura arte In Your Face, Pill Head, Bronze, Dark Code eta Karkaba izango dira, giroa jartzeaz arduratuko direnak.Xj auzolanea...
Larunbatean, maiatzak 8, ospatuko da xanjuandegi auzoan lore azokaren III. edizioa. Iaz baino postu gehiago izango ditugu aurtengoan eta nahi duenak, izango du etxeko balkoia apaintzeko aukera ederra. Bide batez, mallabiarrak ere izango dira, etxeko opilak eta antzeko produktu goxoekin euren postua jarrita.Auzoko lokalaBukatzeko, xj auzolaneanek, lokal bat alokatu duela jakinarazi nahi du. Udalak duela hilabete baino gehiagotik badu honen berri. Epe motzean emango ditugu xehetasunak publikoki, itxaropenez ekin diogu auzoa indarberritzeari!Aurtengo Xanjuandegiko Festetan ere indar as...
Auzorako lokalaren aldeko aldarrikapenaren inguruan, “lokala auzoarentzat” dinamika martxan jarri zenetik denbora pasa da. Ordutik, lan iraunkorra burutu da auzoan, gaia kaleratuz, auzotarrekin konpartituz eta azkenik atxikimenduak bilduz. Zorionez, ereindako haziak, eman ditu lehen fruituak. Duela pare bat aste, Xj auzolanean eragileko ordezkari batek, dei bat jaso zuen Udaletik, auzorako lokalaren inguruan hitz egiteko. Bileran auzo eragileko ordezkari bat eta Udal Gobernuko bi ordezkari bildu ziren. Udalak, “Etxebeltz-Izarra”ko etxeak eraikitzean, Udalari legokioken bertako lokal bat ...