Auzolanean lokala eraikiz
Auzorako lokalaren aldeko aldarrikapenaren inguruan, “lokala auzoarentzat” dinamika martxan jarri zenetik denbora pasa da. Ordutik, lan iraunkorra burutu da auzoan, gaia kaleratuz, auzotarrekin konpartituz eta azkenik atxikimenduak bilduz. Zorionez, ereindako haziak, eman ditu lehen fruituak. Duela pare bat aste, Xj auzolanean eragileko ordezkari batek, dei bat jaso zuen Udaletik, auzorako lokalaren inguruan hitz egiteko.
Bileran auzo eragileko ordezkari bat eta Udal Gobernuko bi ordezkari bildu ziren. Udalak, “Etxebeltz-Izarra”ko etxeak eraikitzean, Udalari legokioken bertako lokal bat auzorako izatea proposatu zuen. Bitartean, Parrokiak auzoan dituen lokalak erabiliko lirateke, azken honen oniritziarekin. Auzo eragileko ordezkariak, bi kezka agertu zituen: lehena, gune hau auzoko erdigunetik aparteegi zegoela eta bigarrena, urtebeteko epean Parrokiak dituen lokalek, ez zituztela beharrak asetzen.
Amaieran, Xj auzolaneanek, proposamenaren inguruko balorazioa egin eta Udalari helarazteko konpromezua hartu zuen. Bestalde, auzo eragileak berak, aukera ezberdinen inguruko azterketa bat burutu eta Udalari aurkeztuko lioke, honek aztertzeko konpromezua bere egin zuelarik.
Xj auzoloaneanen balorazioa
Eragileak, balorazio positiboa egin du proposamenaren inguruan. Udalak eginiko proposamena bera, ona izan dela uste du. Zentzu horretan, aurrerapauso handia da auzoak eta auzotarrek lokal bat izateko bidean eta horrela helarazi zaio Udalari.
Behin hau aipatuta, bi kezka nagusiek hor jarraitzen dute: kokapena eta lokala izan arteko bitartekoak. Horregatik, Xj auzolaneanek, auzoan dauden aukera ezberdinen inguruko azterketa hasia du eta auzotar ezberdinekin ere lanean ari da. Hurrengo urratsa, Udalari proposamen ahalik eta zehatzena helaraztea izango delarik.
Bukatzeko, eragileak, auzotarren ekarpena txalotu nahi du. Sinaduraren bidez edo bakoitzak bere komertzio nahiz tabernetan, lokalarekiko erakutsitako atxikimendua baita aurrerapausuak eman izanaren kausa nagusia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: