On egin eta kantatu eztarria urratu arte!
Azaroaren 19an, ostirala, kantu afaria antolatu da Xanjuandegin, Xj
auzolanean eta Baigeraren artean. Helburuak, kanturako kulturari
bultzadatxo bat ematea eta, nola ez, arratsalde atsegin bat pasatzea
dira.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, xanjuandegiko Baigeran (Baigera
II), kantu txikiteoarekin, trikiti eta kitarrak lagunduta. 21:00etan
amaituko da, afaltzeko orduan alegia. Baigera IIn izango da afaria eta
ondoren kantuz jarraitzeko aukera izango da, nahikoa egin arte!
Afarirako txartelak, 15 eurotan, Baigera Ien (kalekoan) eta Baigera IIan
(Xanjuandegikoan) edo xjauzolanena@hotmail.com helbidean eskatuta
eskuratu ahal dira.
Gustuko izango zaizulakoan, ostiralean ikusiko gara!
Saninazioetan arrakasta izan ohi duen kantu poteoa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: